Azken eguneraketa: 2019-05-14 15:04:09

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0104

Lizentzia behar duen jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena

Aurretiazko jakinarazpenaren aurkezpenak ezarri beharreko jarduerari hasiera emateko gaitzen du, jardueraren titular diren pertsonen eta ziurtagiria eman duten langile teknikoaren erantzukizun esklusiboarekin, jarduerei hasiera emateko horretarako baimentzen duten administrazio tituluak edo beharrezkoak diren kontrolak eduki behar izatearen kalterik gabe, sektoreko araudi aplikagarriarekin bat etorriz. 

Udal honek funtsezko izaera duen edozein datu, adierazpen edo dokumentu ez dela zehatza edo faltsua dela, edo indarrean dagoen legedian ezarritako betekizunak ez direla betetzen egiaztatzen badu, dagokion espedientea izapidetu ondoren, eskubidearekin edo jarduerarekin aurrera jarraitzeko ezintasuna eragin dezake, gertakari horien berri izaten den unetik, sor daitezkeen erantzukizun penalen, zibilen edo administratiboen kalterik gabe. 

Jardueraren sustatzaile den pertsona fisiko edo juridikoak edo bere lege ordezkariak.

  • Langile tekniko eskumendunak emandako ziurtagiria, jarduera edo/eta instalazioak eraikuntza proiektuarekin eta aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin bat datozela eta ezarritako neurri zuzentzaileak bete direla egiaztatuz.
  • Jarduera Ekonomikoen Zergaren (JEZ-IAE) altaren fotokopia
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:00
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
Ez du kosturik
Aurreikusitako epea: Berehala
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe

Eskabidearen sarrera, HAZak egingo du.

Dagokion sailera bidali: Hirigintza

  • Espedientearen irekiera.
  • Espedientea teknikaren eta administrazioaren ikuspegitik aztertu.
  • Instantzia teknikoari zuzentzeko eskatu , hala badagokio.
  • Ikuskapen bisita, hala badagokio. 

 

Jakinarazpena

Alkatetza
Arlo Teknikoa - Hirigintza eta obrak

Ez dago izapidetzerako edo ebazpenerako eperik. Eskatzen den dokumentazioarekin batera aurkezten den aurretiazko jakinarazpenak baimena ematen dio sustatzaileari jarduerarekin hasteko, aurkezten den egun beretik.

Informazio gehiago