Azken eguneraketa: 2019-08-26 12:13:34

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0120

Familia ugariaren titulua

Familia ugariaren titulu eskaria da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak emandako txartel bat edukitzeko eskubidea ematen du. Bost urtetik gorako familiako kide guztiek txartela postaz jasoko dute, eta tituluaren ordez erabili ahal izango da Euskadin. Tituluari berari lotetsitako egiaztapeneko agiria da, eta helburua, Familia Ugarientzako dauden abantailen erabilera erraztea da. 

  • Hiru seme-alaba edo gehiago dituzten guraso batek edo bik osatutako familiak, seme-alaba horiek bienak izan ala ez.
  • Seme-alaba bi dituzten guraso batek edo bik osatutako familiak, betiere seme-alabetako batek desgaitasuna aitortuta badu edo lanerako ezintasuna badu.
  • Guraso bi eta bi seme-alaba (komunak izan edo ez), aurreko ahaide biek desgaitasuna aitortuta badute, edo, gutxienez, horeitako batek %65eko desgaitasuna edo handiangoa duenean, edo lanerako ezintasuna dutenean.
  • Ama edo aita bananduta edo dibortziatuta dagoenean, hiru seme-alaba edo gehiagorekin, komunak edo ez, nahiz eta familia-unitate desberdinetan egon. Betiere, ekonomikoki euren menpe badaude, nahiz eta ezkontideen egoitzan ez bizi.
  • Guraso bat eta seme-alaba bi, baldin eta beste gurasoa hilik badago.
  • Tutoretzapean, familia-harreran edo zaintzapean dauden eta aitaren eta amaren aldetik umezurtzan diren neba-arreba bi edo gehiago, turorearekin, hartzailearekin edo zaintzailearekin bizi badira, baina ez badira haren kontura. bizi.
  • Aitaren eta amaren aldetik umezurtzak diren hiru neba-arreba edo gehiago, 18 urtetik gorakoak, edo bi, haietako batek desgaitasuna aitortuta badu, ekarrekin bizi badira eta beren artean menpekotasun ekonomikoa badure

Familia liburua eta hori daukaten familiako kide guztien Nortasun Agiri Nazionala.

Egoera bereziak egiaztatzeko beharrezkoak diren ziurtagiriak.

Errolda ziurtagiria

Banaketa edo dibortzioa egonez gero, Hitzarmen Erregulatzailea, hala denean, eta dagokion epaia, seme-alaben zaintza egiaztatu ahal izateko. 

Beste nazionalitate batzuk dituzten eskatzaileentzat:

Aipatutako guztiaz gain, Europar Batasuneko eta Europako Espazioari buruzko Akordioko (Islandia, Norvegia eta Liechtenstein) kide diren herrialdeetakoak badira, bizileku txartela. 

Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetakoak badira:

  • Bizitzeko baimena
  • Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:00
    Posta arrunta:
  • Udaletxeko posta arrunta
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: Aste 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
  1. Eskaria eta dokumentazioa jaso eta egiaztatu 
  2. Erregistratu eta interesatuari eman
  3. Espedientea Bizkaiko Foru Aldundira bidali, ebazpenerako.
Bizkaiko Foru Aldundia
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak