Azken eguneraketa: 2019-10-14 11:30:12

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0165

Oztopo arkitektonikoak kentzeko diru-laguntzen eskaera

Herrian bizi diren familiei babes ekonomikoa emateko diru-laguntzak dira, oztopo arkitektonikoak kentzen laguntzeko hain zuzen ere, zehatzago, lehenengo etxebizitzetan bainuontzia kendu eta dutxa jartzeko, dutxa irisgarririk ez dutenean eta betiere Amorebieta-Etxanoko udalerriaren barruan.

Etxebizitzaren jabeak edo maizterrak. Azken honek jabearen idatzizko baimena beharko du.

.- 80 urte baino gehiago izan

.- .Amorebieta-Etxanon erroldatuta egon.

.- Ohiko etxebizitza izan behar da.

.- Ez gainditu 15.000 euro ondare higigarrian eta ezin dute eduki bogarren etxebizitzarik jabetzan.

.- Eskatzailearen identitatea egiaztatzen duen agiria eta, hala badagokio, eskontidearena.

.- Jabetza eskrituraren kopia edo Jabetza Erregistroaren informazio-ohar soila.

.- Alokairu kontratua, hala badagokio, eta jabearen baimena, eskaria maizterrek egiten badute.

.- Egin beharreko obraren aurrekontu bi.

.- Eskatzailearen eta honen ezkontidearen banku egiaztagiriak, diru-kontuen egoera eta banku titutuak eta, hala badagokio, eskontidearenak.

- Ondasun eta errenta egiaztagiriak eta Foru Ogasunaren azken urteko bankuko kontuen egiaztagiria.

- Eraikinen Azterketa Teknikoa, izapide hau beharrezkoa denean (Kontsulta EUSKOREGITE)

- Titularrak zein banku-kontutan jaso nahi duen dirulaguntza, horren datuak ekarriko ditu dirulaguntzaren eskaera orrian; banketxearen zigiluarekin.

 

    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:00
    Posta arrunta:
  • Udaletxeko posta arrunta
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Ez da ezer kostatzen

Aurreikusitako epea: 3 hilabete
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

Eskaria eta agiriak jaso eta egiaztatu

Erregistratu, eta interesdunari kopia bat eman

Espedientea izapidetu

Alkatetza
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak