Azken eguneraketa: 2021-03-16 13:10:50

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0170

BAKQ identifikazio eta sinadura elektroniko sistema eskaera

BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoko baliabide bat da, eta identifikatzaile batez eta autentifikatzeko bi faktorez osatuta dago:

  • Erabiltzailea (erabiltzailearen NAN/AIZ)
  • Pasahitza (8 karaktere)
  • Koordenatuen jokoa, 16 posiziokoa (2021eko otsailaren 2a baino lehen eskatu bazenuen) edo SMS bidez telefono mugikorrera bidalitako kode bat.

Ordenagailuetan, telefono mugikorretan eta tabletetan erabil daiteke, edozein sistema eragilerekin, eta ezer instalatu beharrik gabe. Gainera, BakQ bat eskatzeak Bak ere erabiltzeko aukera ematen du; beraz, une horretatik aurrera, horietako edozein erabili ahal izango duzu, kasuaren arabera.

BakQ bidez, online egin ahal izango dituzu kontsultak eta tramiteak administrazio publikoen zerbitzuetan. Tramite elektronikoak ere egin ahal izango dituzu.

  • Espainia Estatuko hiritarrak, EBko Europako Esparru Ekonomikoko hiritarrak edo atzerritarrak bizileku txarteldunak.
  • Eskuko telefono eta posta elektroniko helbidea duen pertsonak.
  • 16 urte baino gehiago izatea.

Nazionalak:

  • NANa, pasaportea edo gidabaimena indarrean.

EBko kideak Europako Esparru Ekonomikoko estatuak:

  • AIZ eta PASAPORTEA edo haien jatorriko herrialdeko NAN indarrean.
  • Europar Batasuneko Herritarren Erregistroak jaulkitako ziurtagiria indarrean.

Europar Batasunaz kanpokoak:

  • Jatorrizko bizileku-txartela.

 

    Aurrez aurre:
  • Udaletxea - HAZ
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:00

Ez du kostorik.

Aurreikusitako epea: Berehala


Arreta-puntu batean eskaera osatu ondoren, posta elektroniko bat bidaliko dugu. Posta horretan koordenatuak eta jaulkitzeko eta aktibatzeko prozesurako esteka bat jasoko dituzu.

Jaulkitzeko eta aktibatzeko prozesua oso erraza da:

  1. SMS bat bidaliko dugu pasahitz batekin —erraz gogoratuko duzun beste pasahitz batekin aldatu beharko duzu—.
  2. Zure datu pertsonalak egiaztatu, eta BakQ erabiltzeko terminoak eta baldintzak onartu beharko dira.
  3. Lehen kautotzea edo identifikazioa egingo da, hodeian dagoen sinadura-ziurtagiria jaulki ahal izateko.
  4. BakQ prest egongo da, nahi duzun online harremanetan kautotzeko eta sinatzeko.
Informatika - Informatika