Azken eguneraketa: 2017-12-11 13:00:53

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0005

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia eskaria

Arraza tipologiarengatik edo animalia arriskutsuak izateagatik txakur espeziean arriskutsuak izan daitezkeen animalia gisa sailkatutako edozien animalia edukitzeko gaitzen duen udal lizentzia da. 

  1. Amorebieta-Etxanon erroldatuta dagoen edozein adin nagusik, animaliaren jabea bada edo haren zainketaz, pasealdiez edo erabileraz arduratu behar bada.
  2. Homizidio, lesio, tortura, askatasun edo integritate moralaren sexu askatasunaren eta osasun publikoaren kontrako, banda armatu edo narkotrafikoko kide izateagatiko delituengatik zigortua ez izatea, eta ebazpen judizialaren bitartez arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko eskubiderik gabe ez egotea. 
  3. Arriskutsuak izan daitezkeen animalien araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legeak aurreikusten duen zehapenen batengatik zigortua ez izatea.
  4. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko gaitasun fisikoa eta jarrera piskologikoa izatea.
  5. Txartelak emateagatiko tasa ordaindu.
  • Amorebieta-Etxanoko Udalari zigor-aurrekariak eskatzeko baimena
  • Beste pertsona baten izenean gestioak egiteko baimena (hala denean)
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30

Zerbitzuak eman edo administrazio jarduerak burutzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala: Eranskina Tarifak – L) epigrafea – E) atala

2017ko ekitaldia: 16,98 €


Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa
  1. Datuak egiaztatu animalien erregistroan.
  2. Zigor aurrekariak eskatu.
  3. Akreditazio karneta egin.
  4. Entrega (zuzenean edo etxean), paseatzeko guneei buruzko liburuxkarekin eta Ordenantza arautzailearen kopiarekin.
  5. Dokumentazioa artxibatu
Alkatetza
Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

Lizentzia eman ahal izateko egiaztatu egin beharko da beti eskatzaileak ez duela zigor-aurrekaririk.

Lizentziak banako izaera du, eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliak dauzkaten edo gidatzen dituzten pertsona guztiek eduki beharko dute.

Lizentzia lortzeak gaitasuna ematen dio titularrari animalia horiek edukitzeko eta erabiltzeko. Horrez gain, animalia, Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroan inskribatu beharko du. Lizentzia jaso ondoren, titularrak 15 egun ditu animalia erregistro horretan inskribatzeko. 

Lizentziak 5 urteko balioa izango du, eta epealdi horren ondoren berriztatu egin beharko da.

Beste edozein udalerritan eskuratutako lizentziak balioa izango du horrelako animaliak  Amorebieta-Etxanoko udalerrian edukitzeko eta erabiltzeko. Hala ere, beste udalerri bateko lizentzia duen pertsona une honetan Amorebieta-Etxanon bizi bada, dagokion unean Amorebieta-Etxanon berriztatu beharko du lizentzia. 

Alor horretako arautegia ez betetzeagatik ezartzen diren zehapenak oso altuak dira (gutxienekoa 150,25 €-koa, 15.025,30 €-ak gainditzen dituztenak arte).

Animaliaren jabea pertsona juridikoa bada, animaliaren zainketaren eta kontrolaren arduradunek dagokien lizentzia eskatu beharko dute. Gainera, izapide hau ez zaie aplikatuko Indar Armatuei, Estatuko Segurtasun Indarrei eta Gorputzei, Autonomia Erkidegoetako Polizia Indarrei, Udaltzaingoari eta baimen ofiziala duten segurtasun enpresei, Lege honek ez baitu eragina eurengan. 

Informazio gehiago:

https://www.amorebieta-etxano.eus/es

  1. Datuak egiaztatu animalien erregistroan.
  2. Zigor aurrekariak eskatu.
  3. Akreditazio karneta egin.
  4. Entrega (zuzenean edo etxean), paseatzeko guneei buruzko liburuxkarekin eta Ordenantza arautzailearen kopiarekin.
  5. Dokumentazioa artxibatu.