Azken eguneraketa: 2017-12-11 15:47:10 | ||
![]() AMOREBIETA-ETXANOKO UDALAP4800300H |
IL0001 |
Ondare erantzukizun erreklamazioa |
---|
ZER DA? ZERTARAKO DA?
Zerbitzu publikoen funtzionamenduaren ondorioz norbanakoen ondasunetan eta eskubideetan jasandako kalteen kalte-ordainen erreklamazioa.
NORK ESKA DEZAKE?
Udal zerbitzu publikoen funtzionamenduaren ondorioz bere ondasunetan edo eskubideetan kalteren edo lesioren bat jasan duen pertsona fisiko edo juridiko orok.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Errekamazio eskariak hau jaso beharko du:
- Eragindako kalteen edo lesioen zehaztapena.
- Horien eta zerbitzu publikoaren arteko kausalitate erlazioa.
- Ebaluazio ekonomikoa.
- Bidezkoak izan daitezkeen alegazioak, dokumentazioak eta informazioak, hauek, adibidez: Sendagileen txostenak, Perituen txostenak, Argazkiak, Kaltetutako ondasunen jabetzari buruzko tituluak, etab.
- Egin beharreko froga proposamena, hala denean.
NON ESKATZEN DA?
-
Aurrez aurre:
- Udaletxea
Udaletxea
Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
Ordutegia: 7:30 - 15:00
-
Telematikoki:
- Hasi online tramitazioa
ZENBAT KOSTATZEN DA?
Erreklamazioak aurkezteko ez da inolako tasarik edo prezio publikorik ordaindu beharko.
PROZEDURAREN EPEA
Aurreikusitako epea: Zehaztu gabe
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa
ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA
Egin beharreko izapideak:
- Eskariaren erregistroa eta dokumentazioa
- Dokumentazioaren zuzenketa, hala denean
- Dagokion udal zerbitzuaren txosten teknikoa.
- Hala denean, ofizioz edo interesatutako pertsonak eskatuta, 10 eta 30 egun arteko froga epealdiaren irekiera.
- Udaleko aseguru konpainiaren txostena
- Alegazioak aurkezteko premiazko izapidea
- Aurkeztutako alegazioen eskaria eta txostena ematea
- Ebazpenerako proposamena
- Eskatutako zenbatekoa 18.000 €-tik gorakoa bada, espedientea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikora (COJUA) bidaliko da.
- Aholku Batzorde Juridikoak emandako nahitaezko irizpena, ez loteslea.
- Ebazpena eta interesatutako pertsonei jakinaztea.
NORK ONARTU BEHAR DU?
IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA
Zerbitzu Orokorrak - Kontratazioa
OHARRAK
Eskatutako zenbatekoa 18.000 €-tik gorakoa bada, ebazpena eman aurretik espedientea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikora (COJUA) bidaliko da.
Informazio gehiago:
- Udala: TLF. 94 630 00 02
- Kontratazio Saila: TLF. 94 630 01 81