Azken eguneraketa: 2017-12-11 12:58:52

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0002

Galdutako edo aurkitutako objektuen erreklamazioaren izapidea

Galdutako objektuak entregatzea edo eskatzea da. 

(Euskaraz) Cualquier persona mayor de edad, en su propio nombre o en representación de menores, en el caso de haber hallado el objeto para su entrega o en otro caso, que se considere propietaria del objeto hallado para su recuperación.

Entregatzeko:

  • Behar den gauza bakarra aurkitutako objektua da.
  • Entrega egiaztatzen duen dokumentazioa emango da.

Jasotzeko:

  • NAN, Gidatzeko baimena edo Pasaportea aurkeztu beharko da.
  • Jaso nahi den objektuaren jabetza egiazta dezakeen dokumentua.
  • Entrega egiaztatzen duen dokumentua (bi urte igarota).
    Aurrez aurre:
  • Udaltzaingoa
    Udaltzaingoa
    Karmen 1, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 8:00 - 20:00

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.


Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 urte
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

Entregatzea:

  1. Objektua jaso eta entrega egiaztatzen duen dokumentua eman 

Jasotzea:

  1. Eskaria eta dokumentazioa jaso eta egiaztatu.
  2. Dokumentazioa aztertu, jaso nahi den objektua existitzen ala ez egiaztatzeko eta titulartasunari buruzko ebazpena emateko.
  3. Interesatutako pertesonari entrega jakinarazi, hala bada.
Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

Kode Zibileko 615. artikulua

Norbaitek altxorraz bestelako gauza higigarri bat aurkitzen badu, hori itzuli behar dio aurreko edukitzaileari. Edukitzailea ez bada ezaguna, aurkikuntza zein herritan gertatu eta herri horretako alkatearen zainpean utzi beharko da berehala.

Alkateak ohiko moduan argitaraziko du aurkikuntza, elkarren segidako bi igandetan.  Gauza higigarria ezin bada artatu narriadurarik eragin gabe edo horren balioa nabariro gutxitzen duten gastuak egin gabe, eta bigarren iragarkia egin denetik zortzi egun igaro eta jabea ez bada agertu, gauza hori jendaurreko enkantean saldu eta horren prezioa gordailuan jarriko da.

Bigarren argitalpenetik bi urte igaro eta gero, ez bada jabea agertu, aurkitutako

gauza edo horren balioa adjudikatuko zaio aurkitu duenari.

Zigor Kodeko 254. artikulua

  1. Aurreko artikuluan aipatzen diren balizkoetatik aparte, besteren baten gauza higikor bat bereganatzen duenak, hiru eta sei hilabete arteko isuna jasoko du. Balio artistikoa, historikoa, kulturala edo zientifikoa duen gauzaren bat bada, zigorra sei hilabete eta bi urte arteko kartzela izango da.
  2. Bereganatutakoaren zenbatekoa 400 eurotik gorakoa ez bada, hilabete bat eta bi arteko isun zigorra ezarriko da.

Informazio gehiago:

udaltzaingoa@amorebieta.eus

Udaltzaingoa: 94.630.01.60

Entregatzea:

  1. Dokumentua artxibatu eta objektua entregatu.

Recuperación:

  1. Dokumentazioa aztertu, jaso nahi den objektua existitzen ala ez egiaztatzeko eta titulartasunari buruzko ebazpena emateko.
  2. Interesatutako pertesonari entrega jakinarazi, hala bada.