Azken eguneraketa: 2017-12-11 13:01:28

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0006

Artxibategiko dokumentazioaren kontsulta

Udal artxibategian dauden dokumentuen kontsulta

18 urtetik gorako edozein pertsonak, baimendutako adingabeek edo lege ordezkariek.

Datuen Babespean ez dagoen dokumentazioa kontsultatzeko, instantzia bakarrik. 

Informazio babestua kontsultatu nahi bada: Instantzia, nortasuna eta prozeduran inplikazioa egiaztatuko duen jatorrizko NAN edo, bestela, datuen titularraren berariazko baimena.

    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
002 - Planoen kopia edota planoak inprimatzea
A0 formatoa edota handiagoa zuri-beltzean 12,77 Euro
A0 formatoa edota handiagoa koloretan 17,66 Euro
A1 Formatoa zuri-beltzean 11,54 Euro
A1 formatoa koloreetan 13,97 Euro
A2 formatoa zuri-beltzean 11,18 Euro
A2 formatoa koloreetan 12,90 Euro
A3 formatoa zuri-beltzean 4,00 Euro
A3 formatoa koloreetan 4,50 Euro
003 - Dokumentoak formato digitalean luzatzea
Udal kartografia euskarri digitalean ematea, Sareak, Arau Subsidiarioak edo Ordenantzak (CD bat kasu bakoitzeko) 25,75 Euro
004 - Kopiak
A3 Formatoa zuri-beltzean 2,00 Euro
A3 Formatoa koloreetan 2,50 Euro
A4 Formatoa zuri-beltzean 0,10 Euro
A4 Formatoa koloreetan 0,15 Euro

Informaziorako sarbidea doakoa izango da.

Hala ere, kopiak eman behar badira, edo informazioa jatorrizkoa ez den formatu batera aldatu behar bada, tasak kobratu ahal izango dira, zerbitzuak emateagatiko eta udal jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren arabera.

DinA3:

DinA4:

Aurreikusitako epea: Berehala
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 10 egun

1.- Eskaria jasotzea

2.- Kontsultaren, eta, hala bada, babestutako datuen kontsultarako aurkeztu den baimenaren egokitasunaren balorazioa.

3.- Egokia bada, kontsulta eta erreprodukzioa bideratuko dira horretarako gelan.

4.- Balorazioa negatiboa bada, arrazoitutako azalpena emango zaio interesatuari.

5.- Kontsultaren erregistroa “Kontsulten Erregistroa” datu basean

 

Alkatetza
Zerbitzu Orokorrak - Artxiboa

Dokumentazioa bilatzeko prozesuaren izaera dela eta, "berehalako" epeak aldaketak izan ditzake.

Dokumentazio historikoaren izaera fisikoa dela eta, kontsulta erreprodukzioetara muga daiteke 

Informazio gehiago

1940 aurreko udal dokumentazioa Bizkaiko Foru Artxibategi Historikoan dago utzita eta eskura. María Díaz de Haro kalea, 11, Bilbo.

50 urte baino gehiago edo titularra hil denetik 25 urte baino gehiago dituzten datu babestuak kontsultagarri gisa hartuko dira.

Artxibategiaren funtsei eta funtzionamenduari buruzko informazioa telefonoz ere lor daiteke, baina dokumentazio eskariak ez.

Artxibategiko tel.: 946300002 –ext. 143

Kontsulta eregistroa Sarrera erregistrotik independentea, estatistikari eta kontrolari dagokienez.