Azken eguneraketa: 2017-12-12 11:00:43

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0008

Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistro eskaria

Udalerri bakoitzean Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Erregistro Orokor bat dago. 

Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren jabeek, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziaren titularrek, txakurra erroldatuta dagoen udalerriko Arriskutsuak izan daitezkeen animalien Udal Erregistroan inskribatu beharko dute txakurra.

Animalia horien titularrek, lege ordezkariek edo/eta betekizun hauek betetzen dituzten erakundeek:

  • Adinez nagusia izatea.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia edukitzea.
  • Hirugarrenei eragindako kalteengatiko erantzukizun zibileko asegurua kontratatuta izatea egiaztatzea, 120.000,00 eurotik beherakoa izango ez den estaldurarekin).

Dokumentazio pertsonala:

  • NAN, Pasaportea, Gidatzeko baimena
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia.
  • Izena emateko eskaria, HAZeko bulegoan eskaintzen den eredu espezifikoaren araberakoa.
  • Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza, 120.000,00 eurotik beherakoa izango ez den estaldurarekin, animaliak eragin ditzakeen kalteengatik sortutako erantzukizunerako, zainketarako beste pertsona bati laga bazaio ere.
  • Poliza hori ordaindu izanaren ordainagiria.
  • Txakur espeziearen erregistro orria. Eskariarekin batera entregatzen ez bada, lizentzia jaso eta hurrengo 15 egunetan entregatu beharko da. Alta Txakurren Erroldan - REGIA (Albaitariak emango du).
  • Denbora gutxi lehenagoko albaitariaren ziurtagiria, animaliaren osasun egoera eta gaixotasunik edo bereziki arriskutsua bilaka dezakeen arazorik ez duela egiaztatzen duena, 3 hilabeteko antzinatasunekoa, gehienez ere.
  • Animaliaren osasun kartilla.
  • Txakurraren argazkia, koloretan, gorputz osokoa.
  • GESTIOAK EGITEKO BAIMENA izapidea edo sinadura interesatua ez den pertsona batek egiten badu (Ordezkatutako pertsonaren NAN aurkeztu beharko da. Arriskutsuak izan daitezkeen animalien lizentzia).
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30

Zerbitzuak eman edota udal jarduerak burutzeagatik sortutako prezio publikoak arautzen dituen ordenantza: Tarifen eranskina – L) epigrafea – E) atala

2017ko ekitaldia: 16,98 €.

Aurreikusitako epea: Aste 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

Eskaria jaso eta dokumentazioa egiaztatu.

Datuak animalien erregistroan sartu.

Akreditazio karneta egin.

Dokumentazioa artxibatu.

Ez dagokio
Udaltzaingoa - Udaltzaingoa
  • Animalia Amorebieta-Etxanon egon beharko da.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak leku publikoetan kontrolatzen dituzten pertsonek Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak (A.I.D.A.-A.P.P.) edukitzeko lizentzia pertsonala gainean eraman beharko dute, eta baita animalia dagokion Udal Erregistroan inskribatuta dagoela erakusten duen txartela ere. 
  • A.I.D.A.-A.P.P. edukitzeko lizentziaren titularrak Erregistro horretan inskribatzeko eskaria egin beharko du Administrazio eskumendunak emandako lizentzia jaso eta hurrengo 15 egunen barruan. 
  • Udalerri bakoitzean Arriskutsuak izan daitezkeen animalien Erregistro bat egongo da, espezieen arabera sailkatutakoa, eta bertan, gutxienez, jabearen datu pertsonalak, animalia identifikatzeko aukera emango duten animaliaren ezaugarriak, eta ohiko bizilekua. Gizakiekin batera bizi den edo bestelako egitekoak dituen ere adierazi beharko da (zainketa, babesa, etab.). 
  • A.I.D.A.-A.P.P.-ak bere bizitza osoan eragindako gertakariak, eta baita animaliaren jabe edo leku aldaketa, lagapena, galera, lapurreta, heriotza… Erregistroan jaso beharko dira. Halaber, agintari eskumendunak urtero eman behar duen eta animaliaren osasun egoera eta gaixotasunik edo bereziki arriskutsua bilaka dezakeen arazorik ez duela egiaztatzen duen animaliaren osasun ziurtagiria ere adierazi beharko da.
  • Arriskutsua izan daitekeen animalia lapurtu edo galtzen bada, titularrak gertakari horren berri eman beharko dio arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroko arduradunari, gertaeraren berri izan eta, gehienez, 48 orduko epea pasatu baino lehen.
  • Arriskutsua izan daitekeen animalia Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko beste udalerri batera lekualdatzeko, betiko edo hiru hilabetetik gorako aldikadarako, jabeak ezinbestean egin beharko ditu dagozkion inskripzioak udal erregistroetan.
  • Autonomia Erkidego bakoitzean Informazio Erregistro Nagusia osatuko da, beste Administrazio eta agintari batzuek kontsulta dezaten, eta baita bidezko interesa egiaztatzen duten pertsonek ere (adibidez, ezaugarri horiek dituen animalia jakin bat eskuratzeko asmoa, etab.). Horretarako, Udal Erregistroko datuak Euskadiko Autonomia Erkidegoko Erregistro Nagusira bidaliko dira, gertakizunaren berri jaso eta gero

 

Informazio gehiago

https://www.amorebieta-etxano.eus/es

 

  1. Datuak animalien erregistroan sartu.
  2. Akreditazio karneta egin.
  3. Dokumentazioa artxibatu.