Azken eguneraketa: 2018-08-22 08:34:22

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0009

Biztanleen udal errolda: Alta

Espainiako Estatuko beste udalerri batetik edo atzerritik Amorebieta-Etxanora bizitzera datozen edo, udalerrian bizitzen jarraitzen duten arren arrazoi batengatik edo bestearengatik Amorebieta-Etxanoko Biztanleen Udal Erroldan agertzen ez diren pertsonak Biztanleen Udal Erroldan izena ematea.

Interesatuta dagoen edozein pertsonak.

Datu guztiak bete beharko dira eta adinez nagusi diren pertsona guztiek sinatu beharko dute.

DOKUMENTAZIO PERTSONALA:

  • Erroldan alta hartuko duten pertsona guztien jatorrizko NAN (ezinbestekoa 14 urtetik aurrera, 16 urte arte NAN barik erroldan alta hartzea baimentzen den arren).
  • Adingabeak: Familia liburua, bizikidetza unitatea direla, eta baita kargura dituzten seme-alabak egiaztatzeko.
    • Guraso bakarrarekin erroldatzea bilatzen bada, Epai bidez egiaztatu beharko da adingabearen guardia edo zaintza edo, bestela, beste gurasoaren baimena izatearen Erantzukizunpeko adierazpena egin beharko da (E067 ERROLDA: ADINGABEEN ADIERAZPENA).
  • Europar Batasunetik kanpoko atzerritarrak: indarrean dagoen bizileku baimena (NIE), horrelakorik badute eta, bestela, Jatorrizko Herrialdeko dokumentazioa indarrean (Pasaportea).
  • Europar Batasuneko atzerritarrak: indarrean dagoen bizileku baimena (NIE), horrelakorik badute eta, bestela, Jatorrizko Herrialdeko NAN indarrean.

ETXEBIZITZARI BURUZKO DOKUMENTAZIOA

Etxebizitzaren sal-erosketa eskritura, duela denbora gutxi egin bada. Bestela, Udalak titulartasuna egiaztatu ahal izango du.
Indarrean dagoen errentamendu kontratua.
Erabilera eskubideari buruzko beste titulu batzuk (epai judiziala, dibortzioa gertatuz gero, testamentuak, dohaintzak, etab.).
Etxebizitzaren jabearen edo errentariaren baimena. Pertsona hori ez badago izena ematen dutenen artean, bere baimena eman beharko du, izena emateko orria sinatuz eta bere NA edo NIE aurkeztuz. Halaber, baimena ematen duen pertsonak etxebizitzaren jabea edo erabiltzeko eskubideduna dela egiaztatu beharko du (E063 ERROLDA: ETXEBIZITZA BAIMENA).

    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30

Ez da inolako tasarik edo prezio publikorik ordaindu beharko.

Aurreikusitako epea: Berehala
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa
  1. Eskaria eta dokumentazioa erregistratu
  2. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatu, identifikazio pertsonalari dagokiona zein etxebizitzakoa.
  3. Biztanleen Udal Erroldan izena eman.
  4. Izena emandako pertsona bakoitzaren Errolda Ziurtagiria eman, izapidearen justifikazio gisa.
  5. Egiaztapena unean bertan egin ezin daitekeen balizkoetan, eskaria egin eta berau aztertzearen zain geratuko da 
  6. Ondorengo izen ematearen edo ezezko ebazpenaren jakinarazpena, hala denean.
Alkatetza
Zerbitzu Orokorrak - Idazkaritza

Unean bertan ebatzi ez diren izen emate eskariak ondorengo izen emate jakinarazpen bitartez edo ezezko ebazpenaren bidez jakinaraziko dira, 3 hilabeteko epean, gehienez.

Jatorrizko udalerriko baja Amorebieta-Etxanoko Udalak izapidetuko du.

Biztanleen Udal Erroldan dauden datuak gainerako Administrazio Publikoei laga ahal izango zaizkie, interesatutako pertsonaren aurretiazko baimen barik, horien eskumeneko beharrezko jarduerak gauzatzeko bakarrik.

Informazio gehiago:

estatistika@amorebieta.eus

Udala: 94.630.00.02