Azken eguneraketa: 2018-11-08 11:43:32

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0010

Biztanleen Udal Errolda: atzerritarren baja, atzerrira bizitzera joateagatik

Euren jatorrizko herrialdera itzultzen diren edo beste herrialde batera bizitzera doazen atzerritarrak Biztanleen Udal Erroldan baja emateko eskaria da. 

Interesatuta dauden atzerritarrek.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskari inprimakia
  • Eskatzailearen jatorrizko NIE edo Pasaportea.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30

Ez da inolako tasarik edo prezio publikorik ordaindu beharko.

Aurreikusitako epea: Berehala
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa
  1. Eskaria eta dokumentazioa jaso eta egiaztatu.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesatuari kopia eman.
  3. Datuak biztanleen erroldako aplikazioan sartu, baja emanez.
  4. Baja dokumentuaren kopia.
Alkatetza
Zerbitzu Orokorrak - Idazkaritza

Atzerritarrek Udalera jo beharko dute euren baja eskatzera, atzerrira bizitzera badoaz, bestela Amorebieta-Etxanoko Biztanleen Erroldan erregistratutako azken helbidean erroldatuta jarraituko baitute.

Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatu eta gero baja modu automatikoan egingo da.

INEren jakinarazpenaren zain egonez gero, epea 4 hilabete luza daiteke. 

Bizileku aldaketa Estatu barruan: Amorebieta-Etxanon erroldatuta dagoen pertsona batek (atzerritarra ez denak), Estatuko beste udalerri batera joateagatik udalerrian baja hartu nahi badu, nahikoa izango da udalerri berrian alta izapidetzea eta INE (Instituto Nacional de Estadística) bera izango da horren berri Amorebieta-Etxanoko Udalari emango diona.

Espainiako nazionalitatea duten pertsonen bizileku aldaketa Atzerrira: Amorebieta-Etxanon erroldatuta dagoen pertsona Atzerrira badoa bizitzera, dagokion Kontsulatuan edo Enbaxadan eman beharko du izena, eta kasu horretan ere INE  (Instituto Nacional de Estadística) bera izango da horren berri Amorebieta-Etxanoko Udalari emango diona.

Informazio gehiago:

estatistika@amorebieta.eus

Udala: 94.630.00.02