Azken eguneraketa: 2018-08-30 14:18:39

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0016

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ): ibilgailu elektriko eta hibridoentzako hobari eskaria

Gutxien kutsatzen duten ibilgailuek hobaria izango dute zergaren kuotan, dagokien ehunekoan eta epealdian, euren ezaugarrien arabera, ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Baldintza hauek betetzen dituen ibilgailu baten edozein titularrek:

  • Motor elektrikoa edo/eta zero isuriko ibilgailuek %95eko hobaria izango dute zergaren hobarian, zehaztu gabeko epealdian.
  • Motor hibridoa duten ibilgailuek %75eko hobaria izango dute zergaren hobarian, lau ekitaldiz, lehen matrikulaziotik aurrera.
  • Eskaria eredu normalizatuan. (E007)
  • Interesatutako pertsonaren edo ordezkariaren NAN edo IFK edo horiek ordezkatzen dituen beste nortasun agiri bat.
  • Izapidea egiten edo sinatzen duen pertsona interesatua ez bada, ordezkatutako pertsonaren NAN aurkeztu beharko da.
  • Ibilgailuaren Ezaugarri Teknikoen Txartela edo Administrazio eskumendunak emandako agiria, ezaugarri horiek adierazten dituena.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
03.9 - Beste hobari batzuk
Ibilgailu historikoa 100 %
Motore elektrikodun ibilgailuak / Isuri nulak 95 %
Motore hibridoak dituzten ibilgailuak (lehen matrikulaziotik 4 ekitalditan zehar) 75 %

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: Aste 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
  1. Dokumentazioaren administrazio azterketa, HAZak egingo du.

           - Espedientearen irekiera, HAZak egingo du.

    Dagokion sailera bidali: Errentak eta diru-bilketa

            - Espedientea teknikaren administrazioaren ikuspegitik aztertu 

            - Instantzia teknikoari zuzentzeko eskatu 

    Ebazpena

    Jakinarazpena

    Erroldan sartu

Alkatetza
Ekonomia arloa - Diruzaintza eta zergen bilketa

Hobari honek ibilgailua matrikulatu den zerga epealdian izango ditu ondoreak, eskaria zergaren auto-kitapena egiteko garaiz aurkeztu bada. Eskaria ibilgailua matrikulatu ondoren aurkeztu bada, aitortu eta hurrengo epealdian izango ditu ondoreak. 

Hobari hori ez da bateragarria izango ibilgailu berarentzat Trakzio Mekanikoko Zergan egon daitekeen bestelako ezein onura fiskalekin 

Zergadunaren 2017ko egutegia

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga

- Errolda jende aurrean: martxoaren 15etik 31ra

- Borondatezko ordainketa: apirilaren 1etik maiatzaren 31ra.

- Helbideratutakoak kontuan kargatzea: apirilaren 30ean.

Ohiko galderak

1. Zer da Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga?

Izaera hori duten ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zerga da. Udalak kudeatzen du zerga hori, Trafiko Buruzagitzak emandako informazioan oinarrituta.

2. Nork ordaindu behar du?

Urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean ibilgailuaren titular denak. Auto berria erosten den urtean matrikulatu aurretik ordaindu beharko da zerga. Urtean zehar egiten diren titulartasun edo helbide aldaketek ez dute eraginkortasunik hurrengo urtera arte. Erabilitako ibilgailu bat eskuratzean, urte horretako ordainagiria urtarrilaren 1ean ibilgailuaren titular denak ordainduko du.

3. Zein Udaletan ordaindu behar da?

Ibilgailuaren zirkulazio baimenean agertzen den helbideari dagokion Udalean.

4. Eta titularra zirkulazio baimenean agertzen dena ez den beste helbide batean bizi bada?

Ibilgailuaren zirkulazio baimenean agertzen den helbideari dagokion udalerrian ordaindu beharko du zerga.

5. Eta beste udalerri batean erroldatzen bada?

Trafiko Buruzagitzan ez badu aldatzen zirkulazio baimenean agertzen den helbidea, beste udalerri batean bizi bada ere, zirkulazio baimenean agertzen den helbideari dagokion udalerrian ordaindu beharko du zerga.

6. Eta ibilgailua saldu badu?

Saldu arren Trafiko Buruzagitzan ez badu transferentzia izapidetu, ordainagiria titular berak jasotzen jarraituko du. Transferentzia Trafiko Buruzagitzan izapidetu badu, zergaren aldakea hurrengo urtean gertatuko da.

7. Eta autoa ez badago erabilgarri, bertan behera utzita badago edo autoak desegiteko leku batera eraman badu?

Urteko ordainagiria ordaintzen jarraitu beharko da Trafiko Buruzagitzan baja izapidetu arte. Hori egiten denean, Udalak urtea amaitu arte geratzen diren hilabete naturalei dagokien partea itzuliko du, bajaren hurrengo hilabetetik aurrera hasita. Helbideratutako ordainagirien kasuan, proportziozko partea ofizioz itzuliko da ordainketarako dagoen kontu zenbaki berean. Helbideratuta ez dauden ordainagirien kasuan, Udala harremanetan jarriko da titularrekin, eta itzulketa egiteko kontu zenbakia eskatuko die.

8. Zeintzuk daude salbuetsita?

Beste batzuen artean (anbulantziak, ibilgailu ofizialak...), mugikortasun urria duten pertsonentzako ibilgailuak eta ezintasuna duten eta euren erabilera esklusiborako diren pertsonen izenean matrikulatutako ibilgailuak ere salbuetsita daude.

9. Zeintzuk daude hobarituta?

Kuotaren -%100: ibilgailu historikoak.

Kuotaren -%50: familia ugari izaera eta 4 seme-alaba edo gehiago dituen familia bateko kideren bat titular den ibilgailuak.

Kuotaren -%95: ibilgailu elektrikoak.

Kuotaren -%75: ibilgailu hibridoak, lau ekitalditan, matrikulatu direnetik.

10. Zelan eta non ordaintzen da?

Ahal izanez gero, ordainagiria edozein banku erakundetan helbideratuz. Herritarrak ez badu ordainketa helbideratu nahi, ordainagiria Udal Diruzaintzan (udaletxea) edo edozen banku bulegotan ordaindu ahal izango du, Udalak jakinaraziko duen borondatezko epearen barruan.

11. Zer gertatzen da kitapenaren jakinarazpenean adierazten diren epeetan ordaintzen ez bada?

Betearazpen bideko diru-bilketa prozesuari ekingo zaio, eta zordunaren ondarea bahitu ere egin ahal izango da, ordaindu gabeko ordainagiriak kobratu ahal izateko.