Azken eguneraketa: 2018-11-05 14:12:09

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0017

Ur eta saneamendu tasan hobaria jasotzeko eskaria

Familia ugarien kasuan ur hornidura eta saneamendu zerbitzuaren tasan hobaria eskatzeko.

Interesatutako edozeinek edo bere lege ordezkariak.

Bete beharreko eskakizunak:

Familia ugariko titular izaera duten zergadunek hobaria izango dute 1. atalean. Hobari hori hurrengo taularen arabera arautuko da, ondoren adierazten diren eskakizunak betetzen badira: 

Familia ugari mota     Hobari %

Orokorra                                       %25

Berezia                                      %35

Halaber, onuradunei, hiru hilabetez behin 60 m³tik gorako kontsumoa egiten badute, horren azpian dagoen kontsumo tarteari dagokion tasa aplikatuko zaie, hobariaren % hori aplikatu aurretik.

  1. Higiezina zergadunaren ohiko etxebizitza izan beharko da.
  2. Familia unitateko kide guztiak udalerrian erroldatuta egon beharko dira.
  3. Errenta maila ez da 9.000,00 eurotik gorakoa izan beharko familia unitateko kide bakoitzeko, desgaitasuna duen kide bakoitza bi gisa zenbatuz. Errenta maila ezartzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren Zergaren aitorpenaren oinarri zergagarri orokorraren laukitxoan agertzen den kopurua hartuko da kontuan.
  4. Kontsumoak ezin izango ditu gainditu pertsona bakoitzeko 11,25 m3 hiruhileko bakoitzean.
  • Interesatutako pertsonaren edo ordezkariaren NAN edo IFK edo horiek ordezkatzen dituen beste nortasun agiri bat.
  • Izapidea egiten edo sinatzen duen pertsona interesatua ez bada, ordezkatutako pertsonaren NAN aurkeztu beharko da.
  • Indarrean dagoen Familia Ugari kasua, une honetako legediarekin bat datorrena, Bizkaiko Foru Aldundiak emandakoa.
  • Familia unitateko kide bakoitzak egindako azken errenta aitorpena, edo aitorpena egin behar ez izatea adierazten duen dokumentua, edo diru-sarrerarik ez jasotzea adierazten duen zinpeko adierazpena.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: Aste 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa
  1. Dokumentazioaren administrazio azterketa, HAZak egingo du.

           - Espedientearen irekiera, HAZak egingo du.

    Dagokion sailera bidali: Errentak eta diru-bilketa

            - Espedientea teknikaren administrazioaren ikuspegitik aztertu 

            - Instantzia teknikoari zuzentzeko eskatu 

    Ebazpena

    Jakinarazpena

    Erroldan sartu

Alkatetza
Ekonomia arloa - Diruzaintza eta zergen bilketa

Hobari hori, eman eta hurrengo ekitalditik aurrera hasiko da aplikatzen, eta horretarako eskaria, aplikatzea eskatzen den aurreko ekitaldiko abenduaren 1a edo ondorengo egun balioduna baino lehen aurkeztu beharko da. Familia ugariak, bere izaera horrengatik, izan dezakeen zerga alorreko edo bestelako edozein hobarirekin, bateragarria izango da.

Hobariaz gozatzeko epea, familia unitateak familia ugari izaera duen bitartekoa izango da, eskatzen diren gainerako betekizunen kalterik gabe. Zergadunak horri dagozkion aldaketa guztiak jakinarazi beharko ditu, eta Administrazioak, hobaria ezartzeko beharrezkoak diren eskakizun guztiak betetzen direla ofizioz egiaztatzeko eskubidea izango du, hobariaz modu desegokian gozatu dela egiaztatuz gero, egin beharreko kitapen osagarriak gehi atzerapeneko interesak bideratuz. Hala ere, bidezkoak diren aldaketen kalterik gabe, familia ugari tituluaren iraungitze data hartuko da hobariaren amaierako data gisa.