Azken eguneraketa: 2017-12-11 13:06:30

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0021

Kanpoko ondasunen edo zeinuen ziurtagiria

Eskatzaileak dituen ondasunak edo Jarduera Ekonomikoen Zergan alta emanda dagoen  adierazten duen ziurtagiriaren eskaria da. Datu horiek Udaleko administrazio erregistro hauetan, hau da, errolda hauetan, daudenak izango dira:

  • Hiri Izaerako Ondasun Higiezinak.
  • Landa Izaerako Ondasun Higiezinak.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Lizentzia Fiskala.
  • Ibilgailuen errolda.

Normalean, ziurtagiri hau doako laguntza juridiko (interesatuaren bizilekuari dagokion Abokatuen Elkargoan edo Epaitegian aurkezteko) eta laguntza ekonomiko eskarietarako ematen da.

Interesatutako edozeinek edo bere lege ordezkariak.

  • Eskaria eredu normalizatuan.

  • Interesatutako pertsonaren edo ordezkariaren NAN edo IFK edo horiek ordezkatzen dituen beste nortasun agiri bat.

  • Izapidea egiten edo sinatzen duen pertsona interesatua ez bada, ordezkatutako pertsonaren NAN aurkeztu beharko da.

    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: Berehala
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

Eskaria aztertu, HAZak egingo du.

Datuak egiaztatu

Ziurtagiria egin.

Eman edo jakinarazi

Ez dagokio
Ekonomia arloa - Diruzaintza eta zergen bilketa
  • Bide telematikoz eskatzen bada, 48 ordu. Segurtasun arrazoiak direla eta, ziurtagiria, helbide fiskalarekin bat baldin badator bakarrik bidaliko da eskarian adierazten den helbidera.
  • Ondasunen ziurtagiria adingabe bati buruzkoa bada, guraso batek edo tutoreak eskatu beharko du, eta jasotzeko familia liburua aurkeztu beharko da.

  • Interesatua ez den pertsona batek jaso ahal izango du. Horretarako baimena bete beharko da, dagokion inprimakia betez eta datu fiskalen titularraren NANaren fotokopia aurkeztuz.