Azken eguneraketa: 2018-08-30 14:10:02

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0025

Ordainketa Zatitzea / Atzeratzea: Eskaria

Zorren ordainkea zatitzea: Zerga zorren ordainketa hainbat kuotatan zatitzea, denbora luzeagoan ordaintzeko.

Zorren ordainkea atzeratzea: Zerga zorra mugaegunaren ondorengo une batean ordaintzean, dena batera.

Interesatutako edozeinek edo bere lege ordezkariak.

 

  • Behar bezala betetako eskari eredua (E007). Inprimakian zatikapenaren epe zenbakia adierazi behar da; baita kargu eguna noiz egingo den aukeratu (hilearen 1ean edo 15ean).
  • Eskatzaileak beharrezkotzat irizten diona, kasua ezagutzeko eta eskariari erantzun egokia emateko.  
  • GESTIOEN BAIMENA: Izapidea edo sinadura interesatua ez den pertsonak egiten badu (Ordezkatutako pertsonaren NAN aurkeztu beharko da).
  • Ordaindu beharreko kuotak helbideratzeko, banketxeko kontuaren titulartasuna ziurtatzen duen dokumentua.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30

Atzeratutako edo zatitutako kopouruek atzerapeneko interesa eragingo dute, Bizkaiko Foru Aldundiak arauz ezarritakoaren arabera.

Aurreikusitako epea: Aste 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa
  1. Dokumentazioaren administrazio azterketa, HAZak egingo du.

           - Espedientearen irekiera, HAZak egingo du.

    Dagokion sailera bidali: Errentak eta diru-bilketa

            - Espedientea teknikaren administrazioaren ikuspegitik aztertu 

            - Instantzia teknikoari zuzentzeko eskatu 

    Ebazpena

    Jakinarazpena

Alkatetza
Ekonomia arloa - Diruzaintza eta zergen bilketa

Emateko irizpide orokorra.

Borondatezko epealdian zorren atzerapenak eta zatiketak ondoren adierazten den bezala emango dira:

  • 450,00 € eta 3.000,00 € arteko zorrak: 9 hilabete arte. Diruzaintzak ematen du.
  • 3.000,01 € eta 6.000,00 € arteko zorrak: 15 hilabete arte. Diruzaintzak ematen du.
  • 6.000,01 €-tik gorako zorrak: 24 hilabete arte. Alkatetzak ematen du.

Irizpide orokorrez, ez da 450 €-tik beherako zorrik onartuko.

Izaera orokorrez, zordunari ez zaio bermerik eskatuko ordaindu gabe dagoen zenbateko osoa 6.000,00 €-tiko gorakoa ez denean.

Informazio gehiago

Udala: Tfnoa. 94 630 00 02 (Errentak eta Diru-bilketa)

diruzaintza@amorebieta.eus

www.amorebieta-etxano.eus