Azken eguneraketa: 2018-11-26 13:10:35

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0030

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ): Alta zergan

Ibilgailu berria erostean ordaindu behar den zerga da, Trafiko Buruzagitzan matrikulatu aurretik.

Gauza bera gertatzen da ibilgailua aldi baterako baja egoeran egon bada.

Interesatutako edozeinek edo bere lege ordezkariak.

  • Titularra izango denaren NAN edo IFK, indarrean.
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoa.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
03.1 - IBILGAILUAREN POTENTZIA FISKALA ETA MOTA. Automobilak
8 zaldi fiskaletik beherakoak 25,50 Euro
8tik 11,99ra bitarteko zaldi fiskalak dituztenak 68,54 Euro
12tik 13,99ra bitarteko zaldi fiskalak dituztenak 120,71 Euro
14tik 15,99ra bitarteko zaldi fiskalak dituztenak 169,13 Euro
16tik 19,99ra bitarteko zaldi fiskalak dituztenak 224,88 Euro
20 zaldi fiskaletik gorakoak 281,40 Euro
03.2 - IBILGAILUAREN POTENTZIA FISKALA ETA MOTA. Autobusak
21 eserleku baino gutxiagokoak 167,41 Euro
21etik 50ra eserleku dituztenak 238,46 Euro
50 eserleku baino gehiagokoak 298,06 Euro
03.3 - IBILGAILUAREN POTENTZIA FISKALA ETA MOTA. Kamioiak
1.000 kg.-tik beherako karga erabilgarria dutenak 85,00 Euro
1.000tik 2.999 kg.-ra bitarteko karga erabilgarria dutenak 167,41 Euro
2.999tik 9.999 kg.-ra bitarteko karga erabilgarria dutenak 238,46 Euro
9.999 kg.-tik gorako karga erabilgarria dutenak 298,06 Euro
03.4 - IBILGAILUAREN POTENTZIA FISKALA ETA MOTA. Traktoreak
16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 35,52 Euro
16tik 24,99ra bitarteko zaldi fiskalak dituztenak 55,84 Euro
25 zaldi fiskaletik gorakoak 167,41 Euro
03.5 - IBILGAILUAREN POTENTZIA FISKALA ETA MOTA. Trakzio mekanikoko ibilgailu atoidunak eta erdi atoidunak
1.000 baino gutxiago karga erabilgarria dutenak 35,52 Euro
1.000tik 2.999 kg-ra bitarteko karga erabilgarria dutenak 55,84 Euro
2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria dutenak 167,41 Euro
03.6 - IBILGAILUAREN POTENTZIA FISKALA ETA MOTA. Gainerako ibilgailuak
Ziklomotoreak 11,45 Euro
125 cm3-ra bitarteko motozikletak 11,45 Euro
125cm3-tik 250 cm3-ra bitarteko motozikletak 15,21 Euro
250 cm3-tik 500 cm3-ra bitarteko motozikletak 30,48 Euro
500 cm3-tik 1.000 cm3-ra bitarteko motozikletak 60,89 Euro
1.000 cm3-tik gorako motozikletak 121,79 Euro
03.7 - Hobaria. Familia Ugari Berezia
11,99 zaldi fiskaleraino 30 %
12 - 13,99 bitarteko zaldi fiskalak 20 %
14 - 15,99 bitarteko zaldi fiskalak 10 %
03.8 - Hobaria. Familia Ugari Orokorra
11,99 zaldi fiskaleraino 15 %
12 - 13,99 bitarteko zaldi fiskalak 10 %
14 - 15,99 bitarteko zaldi fiskalak 5 %
001 - KARGA-TASAK
Bizitegi-erabilerarako (V) eta bestelako erabileretarako (Y) tasa orokorra 0,2604 %
Industria erabilerarako (I) industria tasa 0,5247 %
Merkataritza erabilerarako (C), merkataritza tasa 0,4268 %
Gainontzeko erabilerak, bizitegi-erabilera eta bestelako erabilerak (Y) izan ezik, gainontzeko tasa 0,3800 %
Landa-ondasun higiezinentzat 0,0128 %
Aurreikusitako epea: Berehala
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa
  1. HAZ-ean eskatzailearen datuak jaso, egiaztatu eta eskaneatu.
  2. Zergaren kitapena egin.
  3. Dagokion ordainagiria eman.
  4. Egiaztagiria eskatzaileari eman, Trafiko Buruzagitzan aurkez dezan.
Ekonomia arloa - Diruzaintza eta zergen bilketa

Ohiko galderak:

1 Zer da Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga?

Izaera hori duten ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zerga da. Udalak kudeatzen du zerga hori, Trafiko Buruzagitzak emandako informazioan oinarrituta.

2 Nork ordaindu behar du?

Urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean ibilgailuaren titular denak. Auto berria erosten den urtean matrikulatu aurretik ordaindu beharko da zerga. Urtean zehar egiten diren titulartasun edo helbide aldaketek ez dute eraginkortasunik hurrengo urtera arte. Erabilitako ibilgailu bat eskuratzean, urte horretako ordainagiria urtarrilaren 1ean ibilgailuaren titular denak ordainduko du.

3. Zein Udaletan ordaindu behar da?

Ibilgailuaren zirkulazio baimenean agertzen den helbideari dagokion Udalean.

4. Eta titularra zirkulazio baimenean agertzen dena ez den beste helbide batean bizi bada?

Ibilgailuaren zirkulazio baimenean agertzen den helbideari dagokion udalerrian ordaindu beharko du zerga.

5. Eta beste udalerri batean erroldatzen bada?

Trafiko Buruzagitzan ez badu aldatzen zirkulazio baimenean agertzen den helbidea, beste udalerri batean bizi bada ere, zirkulazio baimenean agertzen den helbideari dagokion udalerrian ordaindu beharko du zerga.

6. Eta ibilgailua saldu badu?

Saldu arren Trafiko Buruzagitzan ez badu transferentzia izapidetu, ordainagiria titular berak jasotzen jarraituko du. Transferentzia Trafiko Buruzagitzan izapidetu badu, zergaren aldakea hurrengo urtean gertatuko da.

7. Eta autoa ez badago erabilgarri, bertan behera utzita badago edo autoak desegiteko leku batera eraman badu?

Urteko ordainagiria ordaintzen jarraitu beharko da Trafiko Buruzagitzan baja izapidetu arte. Hori egiten denean, Udalak urtea amaitu arte geratzen diren hilabete naturalei dagokien partea itzuliko du, bajaren hurrengo hilabetetik aurrera hasita. Helbideratutako ordainagirien kasuan, proportziozko partea ofizioz itzuliko da ordainketarako dagoen kontu zenbaki berean. Helbideratuta ez dauden ordainagirien kasuan, Udala harremanetan jarriko da titularrekin, eta itzulketa egiteko kontu zenbakia eskatuko die.

8. Zeintzuk daude salbuetsita?

Beste batzuen artean (anbulantziak, ibilgailu ofizialak...), mugikortasun urria duten pertsonentzako ibilgailuak eta ezintasuna duten eta euren erabilera esklusiborako diren pertsonen izenean matrikulatutako ibilgailuak ere salbuetsita daude.

9. Zeintzuk daude hobarituta?

Kuotaren -%100: ibilgailu historikoak.

Kuotaren -%50: familia ugari izaera eta 4 seme-alaba edo gehiago dituen familia bateko kideren bat titular den ibilgailuak.

Kuotaren -%95: ibilgailu elektrikoak.

Kuotaren -%75: ibilgailu hibridoak, lau ekitalditan, matrikulatu direnetik.

10. Zelan eta non ordaintzen da?

Ordainagiria Udal Diruzaintzan (udaletxea) edo edozen banku bulegotan ordaindu ahal izango du.

 

Informazio gehiago

Udala: Tfno. 94 630 00 02 (Errentak eta diru-bilketa)

diruzaintza@amorebieta.eus

www.amorebieta-etxano.eus

Ondoren, Trafiko Buruzagitzak ibilgailuaren matrikula datuak emango ditu.

Ibilgailua Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren (TMIZ) udal Erroldan jasoko da