Azken eguneraketa: 2019-02-05 13:44:58 | ||
![]() AMOREBIETA-ETXANOKO UDALAP4800300H |
IL0036 |
Ur kontagailuaren irakurketaren jakinarazpena |
---|
ZER DA? ZERTARAKO DA?
Ur kontagailuaren irakurketaren berri emateko, dagokion kitapena egin ahal izateko.
Ur kontagailua etxebizitza edo lokal barruan dagoenean eta zerbitzuaren erabiltzailea ez dagoenean, abonatuak berak irakurri ahal izango du eta Udalera bidali.
Erabiltzaileak ahalik eta azkarren emango du horren berri.
NORK ESKA DEZAKE?
Interesatutako edozeinek edo bere lege ordezkariak.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
- Interesatutako pertsonaren edo ordezkariaren NAN edo IFK edo horiek ordezkatzen dituen beste nortasun agiri bat.
- Izapidea egiten edo sinatzen duen pertsona interesatua ez bada, ordezkatutako pertsonaren NAN aurkeztu beharko da.
- Horniduraren helbidea
- Kontagailuaren irakurketa
NON ESKATZEN DA?
-
Aurrez aurre:
- Udaletxea
Udaletxea
Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
Ordutegia: 7:30 - 15:00
-
Email bidez:
- haz@amorebieta.eus
-
Telematikoki:
- Hasi online tramitazioa
-
Posta arrunta:
- Posta ziurtatua
Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
ZENBAT KOSTATZEN DA?
Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.
PROZEDURAREN EPEA
Aurreikusitako epea: Berehala
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa
ARAUDI APLIKAGARRIA
ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA
- Jakinarazitako datuak datuak jaso, egiaztatu eta eskaneatu.
- Datuak eta irakurketa Errenta eta Diru-bilketa Sailari jakinarazi.
- Datuak irakurketen eta fakturazioaren kudeaketaz arduratzen den enpresara bidali.
- Dagokionn tasa kitatu.
NORK ONARTU BEHAR DU?
IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA
Ekonomia arloa - Diruzaintza eta zergen bilketa
OHARRAK
Zergadunaren egutegia
Ura, zaborra eta saneamendua /Uraren kanona
- Errolda jende aurrean: borondatezko ordainketa epealdi bakoitzaren aurreko 15 egun
Borondatezko ordainketa
- 1. hiruhilekoa: ekainaren 1etik 30era
- 2. hiruhilekoa: irailaren 1etik 30era
- 3. hiruhilekoa: abenduaren 1etik 31ra
- 4. hiruhilekoa: urteko martxoaren 1etik 31ra
Karguak helbideratutako kontuetan
- 1. hiruhilekoa: ekainaren 15ean
- 2. hiruhilekoa: irailaren 15ean
- 3. hiruhilekoa: abenduaren 15ean
- 4. hiruhilekoa: hurrengo urteko martxoaren 15ean