Azken eguneraketa: 2018-08-30 14:14:41

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0037

Tasen/zergen aplikazioaren kontrako helegiteak eta erreklamazioak

Zergen edo tasen kitapenaren/ordainagiriaren, onura fiskalak ematearen edo ukatzearen eta errolda fiskalak onartzeko ekintzen aurkako berraztertze errekurtsoa edo bestelako erreklamazioren bat aurkezteko.

Interesatutako edozeinek edo bere lege ordezkariak.

  • Eskaria eredu normalizatuan. (E007)
  • Interesatutako pertsonaren edo ordezkariaren NAN edo IFK edo horiek ordezkatzen dituen beste nortasun agiri bat.
  • Izapidea egiten edo sinatzen duen pertsona interesatua ez bada, ordezkatutako pertsonaren NAN aurkeztu beharko da.
  • Helegitea oinarritzen duten arrazoiak egiaztatzen dituen beste edozein agiri.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain

Aurreikusitako epea: Aste 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa
  1. Eskariko datuak eta dokumentazioa jaso, egiaztatu eta eskaneatu.
  2. Dokumentazioa Errenta eta Diru-bilketa Sailera bidali, txosten teknikoa egin dezan.
  3. Alkatetzaren ebazpena.
  4. Interesatuari jakinarazi, hala denean dagokion tasaren kitapenarekin batera.
Alkatetza
Ekonomia arloa - Diruzaintza eta zergen bilketa

Errekurtsoa aurkezteko epea: hilabete bat, jakinarazpena jaso edo iragarkia BAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aldizkako epemuga eta jakinarazpen kolektiboa duten zorrak direnean, errekurtsoa ordainketarako borondatezko epealdian edo hura amaitu eta hurrengo egunetik aurrerako hilabeteko epean aurkeztu ahal izango da. 

Berraztertze errekurtsoa aurkezteko ez da beharrezkoa izango eskatzen den kopurua aurretik ordaintzea; dena den, errekurtsoa edo, hala denean, erreklamazioa, aurkezteak ez du geldituko, zehapenen gauzatzeari dagokionean izan ezik, kobratzeko administrazio ekintza, interesatuak errekurtsoaedo, hala denean, erreklamazioa, aurkezteko epearen barruan, aurkaratutako ekintza baliogabetzea eskatzen ez badu. Ondore horietarako, etete hori eskatzeko, ezinbestekoa izango da zerga zor osoa estaliko duen bermea aurkeztea. Balizko horretan eskatutako etetea emango da.