Azken eguneraketa: 2018-08-30 14:20:11

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0038

Jabari publikoaren bakarreko erabilerarengatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasaren kitapenerako informazio jakinarazpena (zerbitzuak ustiatzen dituzten enpreseak)

Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasaren kitapenerako beharrezkoa den informazioa emateko, horiek interes orokorrekoak direnean edo biztanleen parte garrantzitsu batean eragina dutenean, eta horretara behartuta daudenean.

Ondore horietarako, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresak hauek izango dira:

Energia elektrikoaren, uraren edo gasaren hornikuntzan diharduten enpresak.

Herritar guztientzat telekomunikazio zerbitzuak egiten dituzten enpresak, baldin eta osorik edo zati batez erabiltzen badituzte udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia eginez instalatutako telekomunikazio sare publikoak, sareen edo instalazioen titularra edozein dela ere.

Hornidura zerbitzuak egiten dituen edozein enpresa, baldin eta zerbitzuak egiteko erabiltzen dituen tutueria, hari eta gainerako instalazioek udalerriko lurzorua, lurgaina edo zorupea atzematen badute.

  • Eskaria eredu normalizatuan. (E007)
  • Aurreko hiruhilekoan jasotako diru-sarrera gordinen adierazpen ulergarria, edo/eta udalerrian duten fakturazioa egiaztatzen duten dokumentuak.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
01 - Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupean edo lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak.
Udal mugartean urtean egindako fakturaziotik datozen sarrera gordinei aplikatutako portzentaia 1.5 %
Aurreikusitako epea: Aste 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa
  1. Jakinarazitako datuak jaso, egiaztatu eta eskaneatu.
  2. Datuak Errenta eta Diru-bilketa Sailari jakinarazi.
  3. Dagokion tasa kitatu.
  4. Interesatuari jakinarazi.
Ekonomia arloa - Diruzaintza eta zergen bilketa

Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek, hiruhileko natural bakoitzeko lehenengo hamabost egunetan, aurreko hiruhilekoan izandako diru-sarrera gordinen adierazpen ulergarria aurkeztu beharko dute Udalean. Adieazpen horrekin batera, udalerrian izandako fakturazioa egiaztatzen duten dokumentuak ere aurkeztu beharko dira, eta baita kasu bakoitzean Udal Administrazioak eska ditzakeen gainerakoak ere. 

Tasa hori aitorpen-kitapen edo autokitapen erregimenean aurkezten bada, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek, hiru hilabetez behin, Udal Administrazioan, Ekonomia eta Ogasun Sailean, hiruhileko naturala amaitu eta 30 egun naturaleko epearen barruan, Tasa horri dagokion aitorpen-kitapena edo autokitapena aurkeztu beharko dute. Bertan, aurreko hiruhilekoan udalerri honetan izandako fakturaziotik  sortutako diru sarrera gordinak jasoko dira. Datu hori ezinbestekoa da kuota adierazteko. Kuota horren ordainketa, aitorpen-kitapena edo autokitapena aurkezten den unean egin beharko da

Aitorpen-kitapenarekin edo autokitapenarekin batera, udalerrian izandako fakturazioa egiaztatzen duten dokumentuak ere aurkeztu beharko dira, eta baita kasu bakoitzean Udal Administrazioak eska ditzakeen gainerakoak ere.