Azken eguneraketa: 2018-08-30 14:21:22

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0040

Zorrak konpentsatzeko eskaria

Udal ogasunarekin dauden zorrak, zor horiek interesatutako pertsonaren alde aitortutako eskubideekin konpentsatuz ordaintzeko aukera.

Eskakizun hau betetzen duen interesatutako edozeinek edo bere lege ordezkariak:

  • Udal ogasunaren zordun izatea edozein kontzeptu dela eta (zergak, prezio publikoak, etab.) eta, halaber, baita hartzekoduna ere, Udal ogasunak aitortutako kobratzeko eskubidea izateagtik (fakturak, diru-laguntzak, diru-sarreren itzulketak, etab.)
  • Inprimaki normalizatua. (E007)
  • Interesatutako pertsonaren edo ordezkariaren NAN edo IFK edo horiek ordezkatzen dituen beste nortasun agiri bat.
  • Izapidea egiten edo sinatzen duen pertsona interesatua ez bada, ordezkatutako pertsonaren NAN aurkeztu beharko da.
  • Zorraren eta interesatuaren aldeko eskubidearen identifikazioa.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: Aste 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa
  1. Eskatzailearen datuak batu, egiaztatu eta eskaneatu.
  2. Udal Diru-zaintzara eta Ikuskaritzara bidali.
  3. Alkatetzaren ebazpena.
  4. Interesatuari jakinarazi.
  5. Kontabilitateko konpentsazioa egin dagozkion aplikazio informatikoetan.
Alkatetza
Ekonomia arloa - Diruzaintza eta zergen bilketa

Diru-bilketarako kudeaketa fasean, borondatezkoan zein betearazlean, dauden Udalaren aldeko zorrak konpentsatu ahal izango dira.

Eskaria borondatezko epealdiaren barruan aurkezten bada, izapideak irauten duen bitartean epealdi betearazlearen hasiera etengo da, eskaintzen den konpentsazioaren kredituaren mugara heldu arte.

Eskaria epealdi betearazlearen barruan aurkezten bada, ez da diru-bilketa prozedura etengo.

Interesatutako pertsonaren aldeko kreditua zorra baino txikiagoa bada, kreditua gainditzen duen zorraren partearen bilketarako prozedurarekin jarraituko da. 

Kreditua zorra baino handiagoa bada, konpentsazioa adostu ondoren, aldea interesatuari ordainduko zaio, eskari inprimakian adierazitako kontuan.