Azken eguneraketa: 2017-12-11 13:13:35

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0045

Biztanleen udal errolda: Erroldatze ziurtagiria

Erroldatuta egotea egiaztatzen duen agiria da.

Ohikoenak hauek dira:

  • Banakakoa: Pertsona bat etxebizitza batean bizi dela egiaztatzen du.
  • Taldekakoa: Etxebizitza batean erroldatuta dauden pertsona guztiak etxebizitza batean bizi direla egiaztatzen du.

Interesatutako pertsonak.

  • Interesatuak bere NANaren, pasaportearen, gidatzeko baimenaren edo bizitzeko baimenaren jatorrizko agiria aurkeztu beharko du, dagokiona.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30

Ez da inolako tasarik edo prezio publikorik ordaindu beharko.

Aurreikusitako epea: Aste 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
  1. Interesatutako pertsonaren edo ziurtagirian agertu behar den pertsonaren nortasuna egiaztatu.
  2. Eskaria eta  horren sarrera erregistroa.
  3. Alkateak eta Idazkariak ziurtagiria sinatu.
  4. Erroldatze ziurtagiria interesatutako pertsonari jakinarazi.
Alkatetza
Zerbitzu Orokorrak - Idazkaritza

Informazio gehiago

estatistika@amorebieta.eus

Udala: 94.630.00.02