Azken eguneraketa: 2019-02-12 08:36:11

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0046

Biztanleen Udal Errolda: Europar Batasuneko atzerritarren zein bizileku iraunkorra duten Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren bizilekua ziurtatzea

Izapide hori egin beharko dute Europar Batasuneko atzerritarrek zein bizileku iraunkorra duten Europar Batasunetik kanpoko atzerritarrek. Kasu horietan, erroldan izena emanda egotearen baieztapena bi edo bost urtez behin egin beharko da, kasuaren arabera. Berriztapena ez bada adierazitako epean egiten, Biztanleen Erroldan baja espedientearen hasiera erabakitzeko zergatia izango da. 

Europar Batasuneko atzerritarrek zein bizileku iraunkorra duten Europar Batasunetik kanpoko atzerritarrek.

  • Erroldako izen ematea baieztatzeko jakinarazpenaren aurre-ohartarazpena jaso ondoren, NO ENCSARP izeneko bizileku baieztapen eskari eredua bete beharko da.
  • Bizileku txartela, Espainiako agintariek emandakoa, indarrean, edo bere nazionalitateko herrialdeko pasaportea edo NAN indarrean (iraungituta badago, berriztapenaren frogagiria ere aurkeztu beharko da). Kasu guztietan ere, Atzerritarren Erregistro Nagusian izena emanda egotearen ziurtagiria aurkeztu beharko da. 
  • Adingabeen kasuan, berriztapen eskaria guraso batek edo adingabearen ardura duen lege ordezkariak sinatu beharko du. 
  • Berriztapena ez bada adierazitako epean egiten, Biztanleen Erroldan ofizioz baja espedientearen hasiera erabakitzeko zergatia izango da. 
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:00

Ez da inolako tasarik edo prezio publikorik ordaindu beharko.

Aurreikusitako epea: Berehala
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa
  1. Eskatzailearen datuak batu, egiaztatu eta eskaneatu.
  2. Datuak biztanleen erroldako aplikazio informatikoan sartu.
Alkatetza
Zerbitzu Orokorrak - Idazkaritza

Erkidegoko Atzerritarren eta Asimilatuen eta Erkidegoko Bizileku Txartela edo Iraunkorra duten Erkidegotik Kanpoko Atzerritarren izen ematea Udal Erroldan bi edo bost urtez behin baieztatu beharko da, Atzerritarren Erregistro Nagusian izena emanda egotearen edo ez egotearen arabera.

Informazio gehiago

estatistika@amorebieta.eus

Udala: 94.630.00.02