Azken eguneraketa: 2018-11-08 11:44:19

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0047

Biztanleen Udal errolda: Kontsulta eta erreklamazioa hautesleen erroldaren aurrean

Hautesleen Erroldan edozein datu aldatu ahal izateko, Amorebieta-Etxanoko Udalera zuzendu beharko da, eta Biztanleen Erroldan dagoekion aldaketa izapidea egin. Hautesleen Erroldan egindako aldaketak Hautesleen Erroldako Bulegoari jakinaraziko zaizkio, eguneratzeko.

Hauteskunde prozesu bakoitzerako, Amorebieta-Etxano Udalak, Hautesleen Erroldaren banakako kontsulta bideratuko du, datuen egiaztapenerako

18 urtetik gorako edozeinek.

  • Erreklamazio formularioa
  • Erreklamazioa, hauteskunde deialdi bati dagokion Hautesleen Erroldako  jende aurreko aurkezpen epealdian egiten bada, erreklamazio hori jaso ahal izateko, nortasuna egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da (NAN, bizileku txartela edo pasaportea)
  • Aldaketak egiaztatzen dituen dokumentazioa.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30

Ez da inolako tasarik edo prezio publikorik ordaindu beharko.



  1. Hautesleen Erroldan kontsulta egiteko datuak eman
  2. Kontsulta egin
  3. Aldaketak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu
  4. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatu, Udalaren aldetik
  5. Eskaria eta dokumentazioa erregistratu.
  6. Egiaztagiria eman interesatutako pertsonari. 
  7. Erreklamazioa Hautesleen Erroldako Bulegoari bidali, nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopiarekin.
Zerbitzu Orokorrak - Idazkaritza
  • Hauteskunde prozesu bakoitzerako, indarrean dagoen Hautesleen Errolda, deialdia egin aurreko hilabeteko lehen egunean itxiko da.
  • Deialdi jakin baterako Hautesleen Errolda jende aurrean dagoen bitartean, erreklamazioak Hautesleen Erroldako Bulegoan ere aurkeztu ahal izango dira.

Informazio gehiago

estatistika@amorebieta.eus

Udala: 94.630.00.02