Azken eguneraketa: 2017-12-14 11:26:37

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0048

Biztanleen Udal errolda: Hauteskunde mahaiko kideen izendapena

Hauteskundeetako deialdi bakoitzean zozketa publikoa egingo da hautesle guztien artean, hauteskunde mahaiak osatzeko, eta presidente titular bat eta ordezko bi, bi mahaikide titular eta horietako bakoitzaren ordezko bi izendatuko dira.

Ez du kosturik


  • Mahai bakoitzeko Presidentea eta mahaikideak, sekzio bakoitzean erroldatuta dauden, 70 urtetik beherakoak diren eta irakurtzen eta idazten dakiten pertsona guztien artean egindako jende aurreko zozketa bitartez izendatzen dira. Presidenteak batxilergoko edo bigarren mailako lanbide heziketa titulua edo, bestela, eskola graduatukoa edo baliokidea izan beharko ditu. Horrez gain, mahaiko kide titular bakoitzerako ordezko bi ere izendatuko dira.
  • Zozketa, hauteskundeak deitu eta hogeita bosgarren eta hogeita bederatzigarren egunen artean egingo da.
  • Aukeratutako mahaiko kideei, jaso izanaren egiaztagiria duen jakinarazpena bidaliko zaie etxera, eta baita informazioko liburuxka eta jarraibideen eskuliburua ere.
Zerbitzu Orokorrak - Idazkaritza
  1. Mahaiak osatzeko eskumena Udalena da, Guneko Hauteskunde Batzarren gainbegiradapean.
  2. Hutsuneak gertatzen badira, kide gehiago izendatuko dira, zozketa publikoan, egoera hori aurreikusita, egingo den erreserbaren arabera (3. eta 4. ordezkoak). Azken izendapen horiek zuzenean jakinaraziko zaizkie interesatuei.
  3. 65 eta 70 urte arteko hautesleak mahaietako kide izan daitezke, baina izendapenari uko egin ahal izango diote, dagokion alegazioa aurkeztuz Guneko Hauteskunde Batzarrean.

Informazio gehiago

estatistika@amorebieta.eus

Udala: 94.630.00.02