Azken eguneraketa: 2018-11-08 11:43:00

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0049

Biztanleen Udal Errolda: Erkidegotik kanpoko atzerritarren izen ematearen berriztapena

Bizileku egonkorrerako baimenik ez duten Erkidegotik kanpoko atzerritarren Erroldako izen ematearen bi urtez behingo aldizkako berriztapena da.

Interesatutako edozein pertsonak (presentziazko izapidea) edo, adingabeen kasuan, gurasoetako bateko edo lege ordezkariak.

  • Atzerritarren berriztapen eskaria (Errolda programa)
  • Erroldako izen ematea baieztatzeko jakinarazpenaren aurre-ohartarazpena jaso ondoren, Erroldako izen ematea berriztatzeko eskari eredua bete beharko da.
  • Bizileku txartela, Espainiako agintariek emandakoa, indarrean, edo bere nazionalitateko herrialdeko pasaportea indarrean (iraungituta badago, berriztapenaren frogagiria ere aurkeztu beharko da). Berriztapena egiteko, ahal izanez gero Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ-NIE) erabiliko da.
  • Adingabeen kasuan, berriztapen eskaria gurasoetako batek edo adingabearen ardura duen lege ordezkariak sinatu beharko du.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30

Ez da inolako tasarik edo prezio publikorik ordaindu beharko.

Aurreikusitako epea: Berehala
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa
  1. Eskatzailearen datuak batu, egiaztatu eta eskaneatu.
  2. Datuak biztanleen erroldako aplikazio informatikoan sartu.
  3. Artxibatu.
Alkatetza
Zerbitzu Orokorrak - Idazkaritza

Berriztapena egiten ez bada, Alkatetzaren Ebazpena hasiko da, izen ematea iraungituta dagoela adierazteko.

Bizileku Egonkorrerako Baimenik Ez duten Erkidegotik Kanpoko Atzerritarren Udal Erroldako (ENCSARP) bi urtez behin berriztatu beharko da. Aipatutako epealdi horretan ez bada berriztapena egiten, izen ematearen iraungitzea eta Udal Erroldako baja erabaki ahal izango da.

Informazio gehiago

estatistika@amorebieta.eus

Udala: 94.630.00.02