Azken eguneraketa: 2017-12-11 13:16:43

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0051

Biztanleen udal errolda: Norbanakoaren erroldatze bolantea

Pertsona baten bizilekuari eta helbideari buruzko informazioa ematen duen agiria da, une horretan biztanleen udal erroldan dauden datuekin.

Interesatutako pertsonak.

  • Bolante eskaria
  • Interesatua badator, jatorrizko NAN, pasaportea, gidatzeko baimena edo bizileku baimena aurkeztu beharko du, dagokionaren arabera.
  • Internetez eskatzen badu, Ziurtagiri digitala baldin badauka, berehala emango zaio. Ziurtagiri digitalik ez baldin badauka, ohiko postaz bidaliko da Biztanleen Erroldan agertzen den helbidera.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30

Ez da inolako tasarik edo prezio publikorik ordaindu beharko.

Aurreikusitako epea: Berehala

  1. Interesatutako pertsonaren edo bolantean aipatu behar den pertsonaren nortasuna egiaztatu.
  2. Bolantea eskatzeko izapidea egin sistema informatikoaren bitartez.
  3. Norbanakoaren erroldatze bolantea eman interesatuari. Internetez eskatzen bada, postaz bidali, Udalak ezarritako prozeduraren arabera.
Zerbitzu Orokorrak - Idazkaritza