Azken eguneraketa: 2018-08-31 09:09:47

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0052

Hornitzailearen ataria

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Hornitzailearen Atariaren bitartez, faktura elektronikoa Udalera bidaltzeko eta bertan erregistratzeko eman beharreko pausoak eman daitezke.

Halaber, Atari horretatik, erakundeko hornitzaileek hau egin ahal izango dute, bide telematikoa erabiliz: 

  • Erregistratutako euren faktura guztien egoera kontsultatu
  • 347 eta 190 ereduak kontsultatu eta inprimitu
  • Banku helbideratze datuak aldatzea eskatu 
  • Helbide fiskala aldatzea eskatu

Amorebieta-Etxanoko Udaleko edozeinhHornitzailek, pertsona fisikoa edo juridikoa bada ere, Hornitzailearen Atarian alta emanda badago. 

Atariaren bitartez izapide guztiak egin ahal izango dira.

Faktura elektronikorako onesten diren formatuak XML eta XSIG dira.

Fakturari oniritzia emateko beharrezkoa den dokumentazioa PDF formatuan erantsi ahal izango da (albaranak edo fakturarekin zerikusia duten bestelako agiriak edo izapitzen duen unitateak eskatutako beste batzuk).

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain

Aurreikusitako epea: Berehala
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe

Kontu-hartze sailean fakturaren kontabilitateko erregistroa onetsi eta dagokion Izapidea egiten duen Unitatera bidaliko da, adostasuna ager dezan. Ondoren dagokion organoak onetsiko du. 

Alkatetza
Ekonomia arloa - Kontuhartzailetza

Administrazio publikora zuzendutako faktura elektronikoa dagokion hartzailearengana hel dadin, hartzailea faktura elektronikoan identifikatu beharko da. Bereziki, hauek identifikatu beharko dira:

  •  
  • Kontabilitateko bulegoa
  • Organo kudeatzailea
  • Izapidea egiten duen unitatea

Faktura aurkezteko epea:

Fakturan agertzen den hornidura entregatzen denetik edo zerbitzua edo obra amaitzen denetik 30 eguneko epean, edo adostutako epeetan konturako ordainketen kasuan.

Izapidetzeko epea:

Hogeita hamar egun faktura egiaztatu eta onartzeko eta onartu denetik hogeita hamar egun ordaintzeko.

Ordainketa egiteko gutxi gorabeherako epea:

30 egun faktura kontabilitatean erregistratu denetik

- Fakturan akatsik egonez gero, hornitzaileak aurkeztutako faktura baliogabetu ahal izango du atariaren bidez eta berri bat egin edo aurrekoa zuzentzen duen faktura bat aurkeztu.

- PFEGZn atxikipenik ez duten profesionalen kasuan, hori egiaztatu egin beharko da eta horretarako Ekonomi Jardueren Gaineko Zergan ze epigrafetan alta emanda dagoen adierazi beharko da.