Azken eguneraketa: 2018-11-21 15:13:57

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0053

Kreditu lagapena (endosua)

Kredituaren lagapena, Udalaren aurrean kreditua duen titularrak, kreditu hori beste pertsona bati lagatzen dion izaera zibileko kontratua da.

Amorebieta-Etxanoko Udalaren aurrean kreditu baten titular den edo lagapen hartzaile izan behar den edozein pertsona fisikok edo juridikoko.

  •  Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesatutako pertsonaren NANaren fotokopia edo hori ordezkatzen duen beste nortasun agiri bat.

 

  • Hala denean, notarioaren aurrean egindako kreditu lagapenerako agiria; edo alde biek sinatutako dokumentu pribatua. Azken kasu horretan, bi aldeen nortasuna egiaztatzeko agiriekin edo/eta ahalordearekin.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: Hilabete 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

Administrazioak ondoren egin beharreko izapideak

  1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu eta eskaria eskaneatu eta  erregistratu.
  2. Eskakizunak betetzen direla egiaztatu.
  3. Dokumentazioaren artean Notariotzako agiria edo dagokion dokumentu pribatua aurkezten ez bada, hitzordua eman interesatuari, dokumentua Udaleko Idazkaritza Nagusiaren edo Kontu-hartzailetzaren aurrean sinatzeko. Agiri hori aurkezten bada, Udal Kontu-hartzailearen on ikusia beharko du.
Ekonomia arloa - Kontuhartzailetza
  • Aldeek Udaleko Idazkariaren edo Kontu-hartzailearen aurrean sinatu beharreko dokumentu eredua.
  • Kredituaren lagapenerako dokumentu pribatua bide telematikoa erabiliz aurkezten bada, jakinarazpen frogagarri eragina izan dezan, bi aldeek modu elektronikoan sinatuta egon beharko da, sinadura digital baliagarriaren bitartez.