Azken eguneraketa: 2018-10-18 11:16:48

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0057

Euskara sailaren diru-laguntzak ematea programak eta jarduerak garatzeko eta merkataritza eta ostalaritzan errotulazioa, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz jartzeko

Amorebieta-Etxanoko udal esparruan euskararen erabilera sustatzeko burutzen diren jarduerak finantzatzea; baita udalerriaren merkataritza esparruan errotuluak, web-orriak eta korporazioaren irudiak euskaraz jartzeko laguntza ematea ere.

  • Irabazteko asmorik gabeko Erakunde edo Elkarteak, legez eratuak, Amorebieta-Etxanoko udal erregistroan izena emanda dutenak eta jarduerak Udalerrian egiten dituztenak.
  • Udalerrian erroldatuta dauden pertsona fisikoak, noizbehinkako ekimenez irabazteko asmorik gabeko talde baten ordezkari partikularrak direnak.
  • Errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntzaren onuradunak: egoitza Amorebieta-Etxanon duten, Merkataritza- eta Ostalaritza-establezimenduetako arduradunak.
  • Korporazioaren irudia euskaraz jartzeko diru-laguntzaren onuradunak: egoitza Amorebieta-Etxanon duten, Merkataritza- eta Ostalaritza-establezimenduetako arduradunak.
  • Web-orriak euskaraz jartzeko diru-laguntzaren onuradunak: udalerriko elkarte edo erakundeak.
  • Eskaria aurkezten duen pertsonaren NAN.
  • Baimena, erakunde eskatzaileak Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko.

Eskaria lehenengo aldiz aurkeztuz gero:

  • Erakundearen IFK, erakunde juridikoa izanez gero.
  • Erakunde aeskatzailearen estatutuen kopia eta Zuzendaritza taldearen eraketa, behar bezala inskribatutakoak Eusko Jaurlaritzako elkarteen eta erakundee erregistroan (estatutuetan aldaketak egiten diren bakoitzean, atzera aurkeztu beharko da dokumentu hau).

Diru-laguntza eskarirako:

  • Egitaraua.
  • Helburuak
  • Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua.
  • elkartearen edo erakundearen datu eguneratuak.
  • Beharrizan teknikoak.

Diru-laguntzaren justifikaziorako:

  • Bete diren helburuen gaineko memoria-txostena.
  • Egindako jarduera-plana.
  • Diru-sarreren eta gastuen balantzea.
  • Justifikaziorako faktura.
  • Erabilitako euskarri grafikoen eta publizitatearen kopiak.
    Aurrez aurre:
  • Zelaieta zentroa
    Zelaieta zentroa
    Zelaieta parkea z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

www.amorebieta-etxano.eus orrian eskura daiteke, tramiteak atalaren Izapideeen liburuan, edo paperean Zelaieta zentroko erregistroan.

Kudeaketaren kostua Ametx Erakunde Autonomoak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: Hilabete 1

Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

1.-Dokumentazioaren administrazio azterketa, HAZak egingo du.

2.- Kultura sailera bidali

  • Teknikariaren eta administrazioaren ikuspegitik aztertu.
  • Instantzia teknikoz, zuzentzeko eskatu.
  • Ebazpena.
  • Jakinarazpena.
  • Argitalpena.
Ametx erakundeko presidentea
Ametx erakunde autonomoa - Euskara

Deialdi honetatik kanpo geratzen dira eskolak eta ikastetxeak.

Informazio gehiago
Ametx erakunde autonomoko euskara zerbitzua, 946300650 telefono zenbakia.