Azken eguneraketa: 2018-08-17 09:56:20

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0064

Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze zerbitzua umeekin, gazteekin eta familiekin

Zerbitzu honek, banako, familia edo/eta talde izaera duen gizarte eta hezkuntza arloko zenbait laguntza prestazio eskaintzen ditu. Familiaren bizilekuan edo erkidego ingurunean eskaini daitezke, erabiltzaileek hau lor dezaten:

  1. Modu autonomoan aritzea, gizarteratzea eta familiako eta erkidegoko ingurunean bizikidetza egokia izatea erraztuko duten banakako, familiako eta taldeko trebeziak eskuratzea eta garatzea. 
  2. Ohitura, jokaera, pertzepzio, sentimendu eta jarrera desegokien ordez, egokiagoak jasotzea.

Amorebieta-Etxanon erroldatutako pertsonek eta familiek edo euren lege ordezkariek.

Zaurgarritasun, tratu txar edo babes falta arrisku egoeren berri duten udalerriko zerbitzuek eta baliabideek. 

    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: Hilabete 1

  1. Eskaria jaso eta egiaztatu.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta kopia eman interesatuari.
  3. Gizarte Langilearen hitzordua pertsonarekin edo familiarekin.
  4. Gizarte-hezkuntzan eskuhartze taldearekin bideraketa/koordinaketa.
  5. Espedientearen itxiera eta/edo gizarte zerbitzu espezializatuetara bideratu
Ez dagokio
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak

Informazio gehiago

  • Hitzordua Gizarte Langilearekin