Azken eguneraketa: 2018-09-27 12:40:23

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0066

Mendekotasunaren balorazio eskaria/berrikuspena/leku aldaketa

 

Mendekotasun egoeraren aitorpenerako edo berrikuspenerako eskaria da. Mendekotasun egoera, adinaren, gaixotasunaren edo ezintasunaren ondorioz, pertsona batzuek jasaten duten egoera egonkorra da, autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsorial galerarekin lotutakoa. Beste pertsona baten arreta edo laguntza garrantzitsuak behar dituzte eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko.

GARRANTZITSUA: Izapidearen ebazpena Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio 

Amorebieta-Etxanon erroldatuta dagoen edozein interesatuk edo bere lege ordezkariak.

    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
  • Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.
Aurreikusitako epea: Hilabete 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
  • Eskaria eta dokumentazioa jaso eta egiaztatu 
  • Erregistratu, eskaneatu eta interesatuari kopia eman
  • Espedientea Bizkaiko Foru Aldundira bidali, ebazpenerako.
Bizkaiko Foru Aldundia
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak

Gizarte Langilearekin hitzordua eskatu

Eskura daitezkeen zerbitzuak eta prestazioak:

  1. Mendekotasunaren prebentzioa, Autonomiaren Sustapena eta Zaintzaileentzako laguntza.
  2. Telelaguntza
  3. Etxeko Laguntza Zerbitzua
  4. Laguntza teknikoak
  5. Eguneko Arreta Zerbitzua
  6. Eguneko Zentroa
  7. Egoitzako arreta, egonaldi iraunkorrean eta aldi baterakoan
  8. Familia barruan ematen diren zainketetarako prestazio ekonomikoa
  9. Zerbitzuarekin erlazionatutako prestazio ekonomikoa
  10. Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa