Azken eguneraketa: 2018-10-25 10:30:48

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0067

Ezgaitasunaren balorazio eskaria/berrikuspena

Pertsonak duen urritasun fisiko, psikiko edo sentsorial maila baloratzeko eta sailkatzeko eskaria da, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak ezarritako araudia jarraituz, erakunde publikoek eskaintzen dituzten onurak, eskubide ekonomikoak eta zerbitzuak eskuratzeko baldintza berdintasuna bermatu ahal izateko.

GARRANTZITSUA: Izapidearen ebazpena Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio.

Amorebieta-Etxanon erroldatuta dagoen edozein interesatuk edo bere lege ordezkariak

  • Eskatzailearen edo borondatezko ordezkariaren NAN
  • Adingabeen kasuan, familia liburua eta legezko tutorearen NAN.
  • Lege ezgaitasun kasuan, legezko tutorearen NAN
  • Osasun txosten edo txosten psikologiko eguneratuak.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: Hilabete 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa
  1. Eskaria eta dokumentazioa jaso eta egiaztatu 
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesatuari kopia eman
  3. Espedientea Bizkaiko Foru Aldundira bidali
Bizkaiko Foru Aldundia
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak

Eskatzaileek Bizkaiko Foru Aldundiko erregistroan aurkez dezakete zuzenean eskaria/berrikuspena.

Jasotako ezintasun edo/eta mugikortasun baremoaren arabera, hau eska daiteke Udalean:

  • Aparkatzeko txartela, urritasuna duten pertsonentzat
  • Salbuespena Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergan.

Informazio gehiagorako, hitzordua eskatu Gizarte Langilearekin.