Azken eguneraketa: 2018-05-30 11:17:45

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0073

Matrikulazioak Zornotza udal euskaltegian

Herritarrek bertan ikasketak egiteko Udal Euskaltegian entregatu behar dituzten matrikulak eta dokumentazioa jasotzea. 

16 urtetik gorako edozein interesatuk.

Eskari eredua

  • Instantzia orokorra
  • Orriak sinatuta, matrikula ordaintzeko kuoten ordainagiri bakoitza helbideratzeko.
  • Ordainagiriak helbideratzeko konpromiso orria, atzeratutako kuota guztiak ordaintzeko konpromisoa erakutsiz.
01 - Euskaltegiak prestatutako zerbitzuen prezioak
HABEk diruz lagundutako aurrez aurreko ikastaroen prezioa 1,23 Euro / hora
Helburu berezietarako 60 orduko ikastaroak (Aisa, Dendaketan,…) 10,00 Euro
Helburu berezietarako 80 orduko ikastaroak 12,50 Euro
Helburu berezietarako 90 orduko ikastaroak 15,00 Euro
HABEk diruz lagundutako aurrez aurreko ikastaroen prezioa, gela desplazatuetan 3,00 Euro / hora
HABEren diru-laguntzetatik kanpoko ikastaroen prezioa 2,05 Euro / hora

Udal ordenantzan ezarritako prezioak.

Aurreikusitako epea: Hilabete 1

  • Dokumentazioaren administrazio azterketa, HAZak egingo du
  • Hala denean, HAZak emandako zuzenketa eskaria.
  • Dagokion sailera helarazi.
Ametx erakundeko presidentea
Ametx erakunde autonomoa - Euskaltegia

Informazio gehiago

Udal euskaltegia. Tfn. 946 732 026

euskaltegia@ametx.eus

Aurre-matrikula eskaria bete, sarrerako probak egin eta izena emateko epea amaitu ondoren, osatu diren taldeen berri emango zaio ikasleari, ezarritako epearen barruan matrikula egin dezan, HABEk ezarritako irizpideak eta ratioak kontuan izanda. 

Osatzeko ikasle faltan dagoen edozein taldetan (HABEk ezarritako irizpidea) eskaria egin duten ikasle guztiei zuzenean jakinaraziko zaie, behar adinako aurrerapenarekin, euskaltegian taldea/ordutegia alda dezaten edo Udal Euskaltegia ez den beste euskaltegi batean matrikula egin dezaten.