Azken eguneraketa: 2018-12-10 12:16:33 | ||
![]() AMOREBIETA-ETXANOKO UDALAP4800300H |
IL0088 |
Gorpua hilobitik ateratzea udal hilerrian |
---|
ZER DA? ZERTARAKO DA?
Gorpuak hilobitik ateratzeko eskariak. Hiru motatakoak izan daitezke:
- Gorpuak hilobitik ateratzea leku aldaketa barik.
- Gorpuak hilobitik ateratzea udal hilerri barruan lekuz aldatuz eta, ondorioz, beste ehorzketa bat eginez
- Gorpuak hilobitik ateratzea udal hilerri kanpora lekuz aldatuz.
NORK ESKA DEZAKE?
Pertsona fisiko edo juridikoak edo bere lege ordezkariak.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
- Hilerrian beste ehorzte bat egin behar bada, eskariak nitxoaren lagapena ere barne hartzen du
- Beste ehorzte bat egin behar bada, eta nitxoaren jabe izanez gero, horren titulua erakutsi beharko da.
- Gorpuak hilobitik atera eta udal hilerri kanpora lekuz aldatu nahi bada, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren baimena beharko da.
NON ESKATZEN DA?
-
Aurrez aurre:
- Udaletxea
Udaletxea
Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
Ordutegia: 7:30 - 15:00
ZENBAT KOSTATZEN DA?
01 - Udal Hilerriko Tasak | |
---|---|
Lehenengoz erabiltzeko batentzako nitxo-esleipen bakoitzeko | 492,49 Euro |
Lehenengoz erabiltzeko birentzako nitxo-esleipen bakoitzeko | 1.896,03 Euro |
Lehenengoz erabiltzeko batentzako nitxoa gehi hondarrentzako nitxoen esleipen bakoitzeko | 1.516,57 Euro |
Hondarrentzako nitxoen esleipen bakoitzeko | 1.024,18 Euro |
Lurperatze, desobitze edo leku-aldatze bakoitzeko | 56,49 Euro |
Lurperatze, desobitze edo leku-aldatze bakoitzeko (zinkezko kutxarekin) | 109,23 Euro |
Kolunbarioko emakida bakoitzeko | 395,65 Euro |
Zinkezko kutxa erosteagatik | 52,74 Euro |
PROZEDURAREN EPEA
Aurreikusitako epea: Hilabete 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa
ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA
1-Gorpuak hilobitik ateratzeko baimena
2- Ehorzteko eguna eta ordua eskatu.
3- Ehorzketa
Familiako panteoian:
Panteoia ireki ehorzketarako: izapide hori udal buleguetan egin behar da, ehorzketa aurretik. Panteoiaren titularrek baino ezin izango dute eskatu horren irekiera, heriotza bat gertatzen denean. Hildakoa titularra bada, gertuko edozeinek sina dezake eskaria.
Izapide horren bitartez, panteoia titularraren baimen barik ez zabaltzea bermatzen da.
Ehorzketa egiteko baimena duten familiako hilobiaren titularrak nortzuk diren egiaztatu nahi izanez gero, kontsultatu gure bulegoan.
NORK ONARTU BEHAR DU?
Alkatetza
IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA
Arlo Teknikoa - Azpiegiturak eta zerbitzuak