Azken eguneraketa: 2017-12-11 13:10:39

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0090

Hirigintza arloko kontsultak

Herritarrek, finka, poligono edo sektore baterako aplikagarri den hirigintza arloko araubideari buruzko kontsulta eska dezakete.

Udalak, ziurtagiriari erantzutean ematen duen hirigintza arloko informazioan ondorengoa baino ezin dezake adierazi: finka, higiezina, poligonoa, egikaritze unitatea, edo sektorea jasotzen duen lur-zoruaren sailkapena eta, hala denean, kalifikazioa; eta behin betiko onetsita dagoen eta udalerrian aplikagarri den Plan Orokorrak edo Garapenerako planteamenduak ematen dizkion hirigintza arloko erabilerak, intentsitateak eta aprobetxamenduak.

 

Edozein pertsona fisikok edo juridikok edo bere lege ordezkariak

Hirigintza arloko kontsulta eskariak inolako zalantzarik gabe identifikatu beharko du finka, higiezina, poligonoa, egikaritze unitatea, edo sektorea, ez dadin zalantzarik sortu haren kokaguneari eta kasuan ematen diren gainerako egitatezko abaguneei buruz. Kontsultaren xede den finkaren kokalekuari buruzko 1:2.000 eskalako planoa ere aurkeztu beharko da.

    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
001 - Administrazio dokumentuak luzatzeagatik Tasak
Hirigintza edo ingurumen arloko edukia duten egiaztagiriak ematea 103,00 Euro / unidad
Hirigintza edo ingurumen arloko informazio edota eskariak 77,25 Euro / unidad
Zaratak neurtzeari buruzko txostena (ikuskatzen joateagatik) 309,00 Euro
Kaleen izenei zein higiezinen zenbakiei buruzko egiaztagiriak ematea 10,30 Euro / unidad
Katastroko egiaztagiriak ematea 6,18 Euro / unidad
Espedienteetan dauden datuen ziurtagiriak ematea, baldin eta txosten teknikorik eskatzen ez badute 10,30 Euro
Aurreikusitako epea: Aste 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: hilabete 1
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

Dokumentazioaren administrazio azterketa, HAZak egingo du.

  • Espedientearen irekiera, HAZak egingo du.
  • HAZak emandako zuzenketa eskaria.

Kitapena: Diruzaintza

Dagokion sailera bidali: Hirigintza

  • Espedientea teknikaren eta administrazioaren ikuspegitik aztertu.
  • Instantzia teknikoari zuzentzeko eskatu 

Txosten teknikoa

Jakinarazpena

Alkatetza
Arlo Teknikoa - Hirigintza

Kontsulten balio bakarra informaziozkoa da, eta ez dute eskubiderik edo eskubideak izateko itxaropenik sortzen. Beraz, ezin izango da inolako errekurtsorik aurkeztu horien aurrean.