Azken eguneraketa: 2018-12-10 12:17:11

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0092

Ehorzketa udal hilerrian eta nitxoaren emakida, hala denean

Ehorzketa motaren arabera, hauen artean aukera daiteke:

Gorpua ehortzi: bat dator panteoietan, nitxoetan eta hilobietan egiten den ehorzketarekin.

  • Hilobia: Etxanoko udalerrian baino egiten ez den lurreko lurperatzea.

Errautsak uztea: panteoietan, nitxoetan, gorpuzkien nitxoetan, kolunbarioetan edo hilobietan egiten da.

  • Kolunbarioa: Errautsak ehorzteko erabiltzen den errautsetarako nitxoa.

Gorpuzkiak uztea: panteoietan, nitxoetan, gorpuzkien nitxoetan edo hilobietan egiten da.

1992ko azaroaren 27tik aurrerako emakidek iraupen mugatua dute:

  • Ehorzketak nitxoetan: 10 urte
  • Gorpuzkien nitxoak: 75 urte
  • Kolunbarioak: 50 urte

Pertsona fisiko edo juridikoak edo bere lege ordezkariak.

  • Nortasun Agiria: NAN/NIE.
  • Gorpua: Ehorztetxea da beharrezko dokumentazioa aurkeztu behar duena.
  • Errautsak: errausketa ziurtagiria.
  • Beste hilerri batetik ekarritako gorpuzkiak: Osasun Lurralde sailak emandako leku aldaketarako baimena.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
01 - Udal Hilerriko Tasak
Lehenengoz erabiltzeko batentzako nitxo-esleipen bakoitzeko 492,49 Euro
Lehenengoz erabiltzeko birentzako nitxo-esleipen bakoitzeko 1.896,03 Euro
Lehenengoz erabiltzeko batentzako nitxoa gehi hondarrentzako nitxoen esleipen bakoitzeko 1.516,57 Euro
Hondarrentzako nitxoen esleipen bakoitzeko 1.024,18 Euro
Lurperatze, desobitze edo leku-aldatze bakoitzeko 56,49 Euro
Lurperatze, desobitze edo leku-aldatze bakoitzeko (zinkezko kutxarekin) 109,23 Euro
Kolunbarioko emakida bakoitzeko 395,65 Euro
Zinkezko kutxa erosteagatik 52,74 Euro
Aurreikusitako epea: Hilabete 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

1- Ehorzteko eguna eta ordua eskatu.

2- Ehortzi

3.- Nitxoaren tapan idatzi nahi den testua aurkeztu inprimakian (hobiratu ondorengo 15 egunetan)

Familiako panteoian:

  • Panteoia ireki ehorzketarako: izapide hori udal buleguetan egin behar da, ehorzketa aurretik. Panteoiaren titularrek baino ezin izango dute eskatu horren irekiera, heriotza bat gertatzen denean. Hildakoa titularra bada, gertuko edozeinek sina dezake eskaria. 
  • Izapide horren bitartez, panteoia titularraren baimen barik ez zabaltzea bermatzen da. 

Ehorzketa egiteko baimena duten familiako hilobiaren titularrak nortzuk diren egiaztatu nahi izanez gero, kontsultatu gure bulegoan.

Alkatetza
Arlo Teknikoa - Azpiegiturak eta zerbitzuak

Informazio gehiago

Telefonoz: 946300161 (Bulego teknikoa)

Bide telematikoz: www.amorebieta-etxano.eus

bulegoteknikoa@amorebieta.eus