Azken eguneraketa: 2018-11-05 11:57:42

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0103

Hildakoen aldeko agur edo omenaldi zibilak egitea

Amorebieta-Etxanoko udalerrian hildakoen aldeko agur edo omenaldi zibilak egiteko baimena eta udal lokalak erabiltzea.

Pertsona fisiko edo juridikoa edo bere lege ordezkaria.

  1. Ekitaldirako baimena eskatzen duen pertsonaren izena, abizenak eta nortasuna.
  2. Hildakoaren izena eta abizenak. Pertsona horrek baldintza bat bete beharko du, Amorebieta-Etxanoko udalerrian erroldatuta egon izana bere bizitzako uneren batean.  
  3. Heriotza ziurtagiria.
  4. Agurra edo omenaldi zibila egiteko nahiago den eguna eta ordua berariaz adieraztea.
  5. Eskariaren lekua eta eguna.
  6. Eskatzailearen sinadura edo bere borondatearen egiazkotasunaren egiaztapena, edozein baliabide erabilita.
  7. Ekitaldiaren deskribapen laburra eta beharko den materiala (elektrizitatea, megafonia, mahaiak, aulkiak, etab).
  8. Ekitaldiari aurreikusten zaion iraupena.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: Berehala
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

Dokumentazioaren administrazio azterketa, HAZak egingo du.

  • Espedientearen irekiera, HAZak egingo du.
  • HAZak emandako zuzenketa eskaria.

Dagokion sailera bidali: Alkatetza

Ebazpena

Alkatetza
Alkatetza - Alkatetza

Eskariak, eskaria egin baino 48 orduko gutxieneko aurretiaz egin beharko dira. Eskabidea egiteko gehieneko epea heriotz egunetik kontatuta 10 egunetakoa izango da.

Alkateak edo berak eskuordetzen duen zinegotziak zehaztuko du agur edo omenaldi zibila zein egun eta ordutan egingo den.

Administrazioak, ahal duen neurrian, kontuan izango ditu eskabidean lehenetsitako egun eta ordua, betiere eskabideak aurkeztu diren ordena aintzat izanik. Ez ohiko kasuetan aldatu ahal izango da ordena hori, baina betiere arrazoitu egin beharko da aldaketa.

Udal bulegoen erabileraren ondorioz, zenbaitetan ez da eskaeretan eskatutako orduetarako horien erabilera uzterik izango. Nolanahi ere, horrelakoetan erabakia behar bezala arrazoituta egon beharko da eta eskaera egin dutenekin hitz egin beharko da eskatu dutenarekiko egon den aldaketari buruz.

Eskaera ikusita alkateak edo berak eskuordetzen duen zinegotziak erabakiko du agur edo omenaldi zibila Udalaren zein lokaletan egingo den; normalean Amorebieta- Etxanoko Udaleko Etxano Aretoan egingo da edota Zelaieta Zentroan erabilgarri dauden geletan.

Agur eta omenaldi zibilak astegunetan egingo dira, astelehenetik larunbatera bitartean.

Agur edota omenaldi zibilak egiteko ordutegia ondokoa izango da: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Salbuespenez, Alkateak eskuduntza izango du ordutegi hau aldatzeko. Ekitaldiak gehienez ordubete iraun ahal izango du.

Senitartekoek edo lagunek utzi zaien lokala apaindu edo modu bereziren batean egokitu nahi badute, Amorebieta-Etxanoko Udalari garaiz jakinarazi beharko diote, honek hartu beharreko erabakia har dezan. Tokiaren harmonia eta ezaugarriak errespetatu egin beharko dira beti eta eurek ordaindu beharko dituzte lokala apaindu eta egokitzeak eragindako gastu guztiak. Ekintza burutzeko eskatzen diren bitarteko osagarriak Amorebieta-Etxanoko Udalak jarriko ditu interesdunen eskura, interesdunak hauen kostua bere gain hartzen duelarik. Zerbitzu osagarrien kostua Amorebieta-Etxanoko Udalak zehaztuko du eta eskabidea egiteko erabiliko den eskabide-orri normalizatuan agerian egongo dira. Edozein kasutan ezin izango da publizitaterik egin. Ez dira baimentzen jarrera homofoboak, xenofoboak, ezta eduki sexista duten hizkera edo irudiak ere edota edozein sinbologia politiko aipatzea.

Aipatutako areto eta geletan ospatuko diren ekintzetan ezin izango da gorpua egon. Onartu egingo dira errauts-kutxatilak.

Informazio gehiago

www.amorebieta-etxano.eus