Azken eguneraketa: 2017-12-11 14:17:23

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0105

Jardueraren aurretiazko jakinarazpena

Aurretiazko jakinarazpenaren aurkezpenak ezarri beharreko jarduerari hasiera emateko gaitzen du, jardueraren titular diren pertsonen eta ziurtagiria eman duten langile teknikoaren erantzukizun esklusiboarekin, jarduerei hasiera emateko horretarako baimentzen duten administrazio tituluak edo beharrezkoak diren kontrolak eduki behar izatearen kalterik gabe, sektoreko araudi aplikagarriarekin bat etorriz.

Aurreko lerroaldean aurreikusitakoaren eta Udalaren ikuskapen eta kontrol lanaren kalterik gabe, udal zerbitzu teknikoek dokumentazio teknikoa egiaztatu ondoren, Udalak neurri osagarriak ezarri ahal izango ditu, jarduera behar bezala gauzatu ahal izateko. 

Udal honek funtsezko izaera duen edozein datu, adierazpen edo dokumentu ez dela zehatza edo faltsua dela, edo indarrean dagoen legedian ezarritako betekizunak ez direla betetzen egiaztatzen badu, dagokion espedientea izapidetu ondoren, eskubidearekin edo jarduerarekin aurrera jarraitzeko ezintasuna eragin dezake, gertakari horien berri izaten den unetik, sor daitezkeen erantzukizun penalen, zibilen edo administratiboen kalterik gabe.

Jardueraren sustatzaile den pertsona fisiko edo juridikoak edo bere lege ordezkariak.

  • Ziurtagiria
  • Koalifikazio teknikoa egiaztatu
  • Proiektu teknikoa:
    • Ingurumen txostena
    • Planoak
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
001 - Tasa azaleraren arabera
50 m2 arte (Gutxieneko kuota) 477,66 Euro
50 m2 baino gehiago, 150 m2 arte (Aurreko tartea gainditzen duen m2 bakoitzeko) 1,15 Euro / m2
150 m2 baino gehiago, 250 m2 arte (Aurreko tartea gainditzen duen m2 bakoitzeko) 1,08 Euro / m2
250 m2 baino gehiago, 500 m2 arte (Aurreko tartea gainditzen duen m2 bakoitzeko) 0,85 Euro / m2
500 m2 baino gehiago, 1.500 m2 arte (Aurreko tartea gainditzen duen m2 bakoitzeko) 0,76 Euro / m2
1.500 m2 baino gehiago, 3.000 m2 arte (Aurreko tartea gainditzen duen m2 bakoitzeko) 0,48 Euro / m2
3.000 m2 baino gehiago, 5.000 m2 arte (Aurreko tartea gainditzen duen m2 bakoitzeko) 0,39 Euro / m2
5.000 m2 baino gehiago (Aurreko tartea gainditzen duen m2 bakoitzeko) 0,29 Euro / m2
Azalerarik lotuta ez badaukate 328,70 Euro

Lokalen azalera:

Lokalaren azalera oso gisa harutko da eskariari erantsitako dokumentazioan agertzen dena eta, bestela, katastro elementuaren krokiseko azalera grafikoa. 

Jarduera handitzeagatiko espediente baten izapidearen ondoriozko tasa kitatzen bada, kuota aurreko ataletan aurreikusitako eskalak soilik handitzeak hartzen duen azalerari aplikatuz erabakiko da, aurretik kitatuta dauden azalerak kontuan izan barik. 

Azalera handitzerik eskatzen ez duen jarduera handitzeagatiko espediente baten izapidearen kitapena bada, hau da, fabrikazioaren aldaketa edo handitzea, produktu edo depositu berriak egiteagatik, edo jardueraren edo instalazioaren bestelako edozein aldaketa mota, dagokion espedientea izapidetzea eskatzen duena, azalera handitu barik: 383,00 €.

Aurreikusitako epea: Berehala
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe
  1. Eskariaren (jakinarazpenaren) erregistroa eta dokumentazioa. Une horretatik aurrera jarduera has daitekeela ulertzen da.
  2. Dokumentazioa egiaztatu. Zuzendu, hala bada (10 eguneko epea emango da hautemandako gabezia edo akatsa zuzentzeko).
  • Ez bada eskatutako dokumentazioa aurkeztu, espedientea osorik ez dagoenez, lagatzeko eta jarduera eteteko agindua jakinaraziko da.
  • Dokumentazio guztia aurkeztu bada, jarduera ikuskapenaren mende geratuko da, eta aurretik jakinaraziko da udal zerbitzu teknikoek noiz egingo duten ikuskapen hori.
  1. Tasaren kitapena
Alkatetza
Arlo Teknikoa - Hirigintza

Lokalean obrak egin behar izanez gero, dagokion obra lizentzia eskatu beharko da aurretik, eta obra horiek amaitu ondoren Aurretiazko jakinarazpena aurkeztuko da.

Ez dago izapidetzerako edo ebazpenerako eperik. Eskatzen den dokumentazioarekin batera aurkezten den aurretiazko jakinarazpenak baimena ematen dio sustatzaileari jarduerarekin hasteko, aurkezten den egun beretik.

Informazio gehiago