Azken eguneraketa: 2017-12-11 14:17:53

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0106

Kamioiak aparkatzeko plaza esleipena

Erabilera publikoaren aprobetxamendu berezirako ematen den lizentzia: plaza kamioien aparkalekuan.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok edo bere lege ordezkariak, 5. artikuluan, definitutako ibilgailuen titularra, baldin eta honako kategoria hauetariko batean sartzen badira eta honako lehentasun hurrenkera betetzen badu:

  • 1. kategoria: Amorebieta-Etxanoko udalerrian erroldaturik dauden edo egoitza berton duten eskatzaileak, baldin eta haien ibilgailua alta harturik badago Amorebieta-Etxanoko ibilgailuen udal erroldan.
  • 2. kategoria: Amorebieta-Etxanoko udalerrian erroldaturik ez dauden edo egoitza berton ez duten eskatzaileak, baldin eta haien ibilgailua alta harturik badago Amorebieta-Etxanoko ibilgailuen udal erroldan.
  • 3. kategoria: Amorebieta-Etxanoko udalerrian erroldaturik dauden edo egoitza berton duten eskatzaileak, baldin eta haien ibilgailua alta harturik ez badago Amorebieta-Etxanoko ibilgailuen udal erroldan.
  • 4. kategoria: Haien jarduera profesionala, komertziala, industriala, merkataritzazkoa edo antzekoak betetzen duten eskatzaileak, baldin eta haien negozio lokalen egoitza Amorebieta-Etxanon badago.
  • 5. kategoria: Bestelako eskatzaileak

a) Plaza eskatzen duen ibilgailuaren titularraren NANren fotokopia, eskatzailea pertsona fisikoa bada, edo merkataritza erregistroan edo baliozko erregistroan inskribaturik dauden indarreko eraketa edo egokitzapen eskriturak eta IFKren fotokopia, eskatzailea merkataritza sozietatea edo pertsona juridikoa bada.

b) Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, zerga betebeharrak ordainduta daudela egiaztatzeko.

c) Ibilgailuaren derrigorrezko indarreko aseguru poliza dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

d) Aparkalekua erabiltzeko baimena eskatzen duen ibilgailuaren indarreko zirkulazio baimen eta fitxa teknikoaren fotokopia, ibilgailuaren zirkulazio baimena eta haren ezaugarriak egiaztatzeko, bai eta haren neurriak ere, horiek zehaztu baitute zein izango den ibilgailuak lortu ahal izango duen plaza.

e) Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren azken ordainagiriaren fotokopia, baldin eta ibilgailua Amorebieta-Etxanoko ibilgailuen udal erroldan alta harturik ez badago.

f) Laugarren kategoriako eskatzaileek erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute interesdunak Amorebieta-Etxanon kokatutako negozioaren lokalarekin duen loturari buruz.

a), b) eta c) letretan ezarritako dokumentuak ordeztu ahalko dira indarreko garraio txartelaren kopia konpultsatuaren truke, hura eskuratzea nahitaezkoa den kasuetan.

    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
01 - Kamioien Udal Aparkalekua okupatzeagatik Tasak
A motako plazak: Gehienez ere 14 metroko luzera izan dezaketen ibilgailuentzat. 175 Euro/año
B motako plazak: 14 metro baino gehiagoko gehienezko luzera izan dezaketen ibilgailuentzat. 250 Euro/año
Aurreikusitako epea: Hilabete 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: hilabete 1
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

Dokumentazioaren administrazio azterketa, HAZak egingo du.

  • Espedienteen irekiera, HAZak egingo du.

Dagokion sailera bidali: Bulego Teknikora

  • Espedientea teknikaren eta administrazioaren ikuspegitik aztertu.
  • Instantzia teknikoari zuzentzeko eskatu 
  • Txosten teknikoa eta juridikoa
  • Zozketa, hala denean.

Ebazpena: Idazkaritza

Jakinarazpena

Kitapena: Diruzaintza

Alkatetza
Arlo Teknikoa - Hirigintza

Kamioiak aparkatzeko erabilerarako udal baimen edo lizentziak bakar-bakarrik emango dira bertan kamioiak aparkatzeko; kamioitzat honako hauek hartuko dira:

  1. Lau gurpil edo gehiago dituzten automobilak, merkantziak eta salgaiak garraiatzeko egin eta eraikitakoak; haien kabina ez dago karrozeriaren gainerako zatian integraturik eta gehienez 9 plaza dituzte, gidariarena barne.

    b) Kamioi baten kabinak atoian eramateko egin eta eraikitako ibilgailu ezautopropultsatuak.

    c) Furgoiak, betiere honela definitutako automobilak: aurreko ataleko baldintza guztiak betez, baina kabina karrozeriaren gainerako zatian eta atoietan integraturik izanez.

Baimen edo lizentziarako eskubidea izateko, eskatzaileek honako baldintza hauek betebeharko dituzte:

  1. Amorebieta-Etxanoko Udalaren zuzenbide publikoko tributuak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak eta sarrerak egunean ordaindurik izatea.

    b) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordaindurik izatea.

    c) Ordenantza honek zehaztutako ibilgailu baten titular edo erantzulea izatea.

    d) Zirkulatzeko eta ibilgailua gidatzeko beharrezko baimen guzti-guztiak izatea.

    e) Baimen edo lizentzia eskatzen zaion ibilgailua Amorebieta-Etxanoko Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren indarreko erroldan sarturik egotea.

    f) Ibilgailua aseguraturik egotea, izan daitekeen edozein gaitz-kaltea dela eta.

    g) Amorebieta-Etxanon erroldaturik egotea, halaxe exijitzen duten kategorietan sartu nahi izanez gero.

Baimen edo lizentziak gehienez ere 4 urteko eperako emango dira eta edozein unetan baliogabetu ahalko dira inolako kalte-ordainik gabe, baldin eta baimen edo lizentziak, legezko ezarpenek edota indarreko arautegiko gainerako xedapenek ezarritako baldintzak betetzen ez badira edo interes publikoko arrazoirik badago.

Emandako baimen edo lizentziak ez dira luzagarriak izango, ez eta eskualdagarriak ere.

Titular berari ezin izango zaizkio lau (4) plaza baino gehiago esleitu.

Esleitu beharreko aparkalekuak honako mota hauetakoak izango dira:

  • A motakoak. Mota honetako plazak beteko dituzte gehienez ere 14 metro luze diren ibilgailuek.

  • B motakoak. Mota honetako plazak beteko dituzte gehienez ere 14 metrotik gorako luzera duten ibilgailuek.

Informazio gehiago

www.amorebieta-etxano.eus