Azken eguneraketa: 2018-12-10 12:26:52

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0107

Obretako jakinarazitako jarduerak

Jakinarazitako jardueretan sartzen dira garrantzi tekniko eta juridiko txikiko eta hirigintzan edo ingurumenean eragin txikia duten jarduerak, instalazioak edo lana. Horiek Udal Administrazioari jakinari beharko zaizkio burutzen edo egiten hasi aurretik azterketa dokumentala egiteko, egiten ari direnaren fede emateko eta ondoren kontrolatu ahal izateko suposamendu bakoitzean ezar daitekeen araudira egokitu direla.

Figura juridiko honetan sartzen dira honako jarduera mota hauek:

a) Eraikinak zaindu eta mantentzeko lanak. Atal honetan sartuko dira kaltetutako elementuen ordez berdinak ezartzea, eraikinen barneko edo patioetako edo bide publikora ematen ez duten mehelinetako garbiketa eta pintatze lanak, honako baldintzak baldin badituzte:

  • Ez dute proiektu teknikorik behar
  • Ez dira berariazko ordenazioz kanpo dauden eraikinak
  • Ez da aldamiorik jarri behar

 

b) Egokitzapen obra txikiak

b.1 Etxebizitza: etxebizitzen barruko berrikuntza lanak, lurra, sabaia edo apaindurak konpondu edo berritzeko lanak, honako baldintzak baldin badaude:

  • Eraikinaren egituran eraginik ez badute
  • Hodi nagusietan eraginik ez badute
  • Aurrealdearen kanpoko itxuran eraginik ez badute

b.2 Lokalak: honako baldintzak baldin badaude:

  • Barneko distribuzioan, egituran eta hodi nagusietan eraginik ez badute
  • Jarduera aldatzen ez bada
  • Ekipo edo tresna berezirik jarri behar ez bada, neurri zuzentzaileak edo beste erakunde publiko baten baimenak behar dituztenak.
  • Honakoak betetzen badira: 20/1997 Legea, Irisgarritasuna sustatzekoa, 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzari buruzko Kode Teknikoa, CTE, edo ezar daitekeen beste edozein araudi onartzen duena.

b.3 Kanpoko itxura aldatzea: eraikinen beheko solairuko kanpoko itxura aldatzen duten jarduera indibidualak (toldoak, burdin-hesiak, zati bat margotu, arotzeria bikoitza, pertsianak). Atal honetan sartuko dira beheko solairuan edo solairu artean dauden etxebizitzak, atxikitako etxebizitzak eta, orokorrean, goiko solairuarekiko erabilera bereizten ez den kasuak. Behe solairuko lokaletan kanpoaldearekin zerikusia duten lan guztiak sartuko dira elementu bolanteak, irtenguneak eta fatxadako elementu komunak aldatzen ez diren kasuetan.

  • Arau subsidiarioen 7.8.4 eta 7.8.7 artikuluak betetzen badira
  • Ez da balkoiak eta terrazak banaka ixteko baimenik emango.

 

c). Besteak:

Atal honetan sartzen dira: zolatak, espaloi perimetralak, garajeko ateak aldatu eta antzeko ezaugarriak dituztenak jartzea, honakoak gogoan izanda:

  • Hodi nagusietan eraginik ez izatea
  • Partzela pribatizagarrietan egitea.

 

d) Aurrez aipaturikoen luzapenak.

 

e) Indarrean dagoen lizentziaren titularra aldatu:

  • Jarduera exentuak direnean bakarrik.
  • Hasierako lizentzia eman zeneko banaketa eta erabilera aldatu ez badira lokalean, ezta ezarritako neurri zuzentzaileak ere.
  • Honakoak betetzen badira: 20/1997 Legea, Irisgarritasuna sustatzekoa, 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzari buruzko Kode Teknikoa, CTE, edo ezar daitekeen beste edozein araudi onartzen duena.

 

f) Eraikuntza lanetako elementu osagarriak (edukiontziak, hesiak).

Aipaturiko lanetakoren bat egiteko bide publikoa okupatu behar izanez gero, baimena eskatu beharko da..

  • Bide publikoan edukiontzia edo hesia jarri behar bada, eta horren eskaria neurri txikiko obra egiteko jakinarazpenarekin batera aurkezten bada, Udalari jakinaraztea nahikoa izango da Udalak horren berri izateko.

Pertsona fisiko edo juridikoak edo bere lege ordezkariak.

 

Zaintza eta mantentze lanak:

  • Aurrekontua partidaka xehekatuta (materialak eta eskulana barne).
  • Argazkia (kanpoko lanen kasuan).

 

Egokitzapen obra txikiak:

Etxebizitzak:

  • Aurrekontua partidaka xehekatuta, materialak eta eskulana barne.

Lokalak:

  • Aurrekontua partidaka xehekatuta, materialak eta eskulana barne.
  • Kanpoko aurrealdearen argazkia.

 

Eraikuntza lanetako elementu osagarriak (edukiontziak, hesiak)

  • Kokapena.
  • Hartuko duten azalera.
  • Egongo diren denbora.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
001 - Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga. Kraga tasa.
TARIFA OROKORRA 5 %
002 - Hobariak. Udalaren interes berezitzat edo onuragarritzat jotako obrak.
Ekainaren 30eko Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea garatzeko premiazko neurrien ekainaren 3ko 15/2008 Dekretuaren 9. art.an zehaztutako parametroak betetzen dituzten baserrietan egiten diren lanak, betiere hauen egitura, fatxada eta/edo teilatuan mantentze-lanak egiteko, konpontzeko edo ordezkatzeko bada. 60 %
Gizarte-inguruabar, kultur inguruabar edo inguruabar historiko-artistiko bereziak direla eta edo enplegua edo txandakatzeko alojamendu iraunkorra sustatu beharra dela eta interes berezikotzat edo udalerrien onurarakotzat jotzen diren eraikuntza, instalazio edo obretarako. 75 %
Interes berezikotzat edo udal onuragarritzat jotzen bada edozein eraikuntza, instalazio edo obra, eraikinetako kanpoko fatxadak osorik birgaitzea dakartenean eta herri bidera ematen dutenean. 90 %
Kultur Ondarearen Legeak edo arau subsidiarioek babesturiko eraikinetako elementu bereziak artatzeko eta mantentzeko obrak. 60 %
Baserriak eta baserriei atxikiriko instalazioak birgaitzeko obrak, nekazaritzako, basoko edo abeltzaintzako ustiategia denean eta famili unitatearen diru-sarrera bakarra ustiategi horretakoa bada oro har. Horretarako, erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiaren benetako neurriak gutxienez N.L.U. bat duela. 60 %
003 - (Euskaraz) Otras Bonificaciones.
Azpiegituretako inbertsio pribatuak bultzatzeko planekin loturiko eraikuntza, instalazio edo obrentzat. Hondakin urak saneamendu sare orokorrera eramateko asmoz hobi septikoak kentzera zuzendutako lanei lehentasuna emango zaie. 50 %
Babes ofizialeko etxebizitzei lotutako eraikuntza, instalazio edo obretarako edota etxebizitza horiek etxebizitza sozial sailkapen badute 50 %
Eraikinetako edo aurretik dauden eraikuntzetako barrerak kentzea dakarren edozein eraikuntza, instalazio edo obraren kasuan, baita aurretik igogailurik ez duten eraikinetan igogailua jartzea dakarren edozein eraikuntza, instalazio edo obraren kasuan ere. 90 %
Ostalaritzako Ordenantzan ezarritako baldintzak betetzeko egindako eraikuntza, instalazio eta obretan %50eko hobaria. 50 %
Autokontsumorako eguzki-energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoak gauzatzeko sistemak sartzen dituzten eraikuntza, instalazio edo obrak. 95 %
002 - Tasak - Obra txikiak
Obra txikiak, teknikari kualifikatuen eskuhartzerik behar ez dutenak eta/edo 18.000,01 €-tik beherako aurrekontua dutenak 58.01 Euro
Aurreikusitako epea: Berehala
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: hilabete 1
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

Dokumentazioaren administrazio azterketa, HAZak egingo du.

  • Espedienteen irekiera, HAZak egingo du.
  • Kitapena: Diru-bilketa

Dagokion sailera bidali: Hirigintza

  • Espedientea teknikaren eta administrazioaren ikuspegitik aztertu.
  • Instantzia teknikoari zuzentzeko eskatu 

Jakinarazpena

Alkatetza
Arlo Teknikoa - Hirigintza disziplina

Informazio gehiago

www.amorebieta-etxano.eus