Azken eguneraketa: 2018-10-02 14:27:04

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0108

Auzotaxirako diru-laguntza

Urteko deialdian Auzotaxi zerbitzuaren erabileraren bidez horrela eskatzen duten Amorebieta-Etxanoko herritarren joan-etorri gastuak diruz laguntzeko diru-laguntzak ematea.

Diru-laguntza eskatu ahal izango dute ordenantza honen I. Eranskineko planoan adierazitako eremu geografikotik kanpo bizi eta erroldatuta daudenek, 18 urte baino gehiago badituzte. Adingabeek, 16 eta 18 urte artean badituzte, gurasoen baimena edota dagokion tutorearena izan beharko dute izena emateko eta sinatutako baimena eta arduradunaren NANren kopia aurkeztu behar dituzte. Herrian erroldatuta daudenen ezkontideak, Orue eta Gure Etxea I eta II egoitzetan daudenak eta euren ibilgailurik ez dutenak, zerbitzu hau erabili ahal izango dute, egoitzan daudela aldez aurretik egiaztatu beharko dutelarik.

.

  • Eskatzailea identifikatu ahal izateko agiria, edota, hala badagokio, haren izenean jardun denarena (aurretiaz aurkeztu ez badu).
  • Aitorpen arduratsua aipatuz udal betebeharrak, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean daudela. (Eskaera ereduan).
  • Aitorpen arduratsua esanez eskatzaileak deialdiak jarritako baldintzak betetzen dituela. (Eskaera ereduan).
  • Aitorpen arduratsua aipatuz ez duela Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak jartzen dituen galarazpen arrazoirik. (Eskaera ereduan).

 

 

 

    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Taxi zerbitzua gauzatzerakoan, erabiltzaileak bere erabiltzaile txartela erakutsiko du identifikatzeko eta taxilariari bonu bat emango dio (aldez aurretik Udaletxean eskuratuko duena) egiten duen bidaia bakoitzeko.

Erabiltzaileak bonuak udaletxean eskuratuko ditu. Bonu bakoitza 10 bidaiarako izango da. Kostua ondokoa izango da:

Joan-etorri kopurua 0-50 artekoa denean, 10 bidaia egiteko: 20 euroko bonua.

Joan-etorri kopurua 51-100 artekoa denean, 10 bidaia egiteko: 60 euroko bonua.

Joan-etorri kopurua 101-150 artekoa denean, 10 bidaia egiteko: 80 euroko bonua.

Gehienez ere erabiltzaile bakoitzak urteko 150 joan-etorritarako bonuak eskuratu ahal izango ditu.

Erabiltzaile bakoitzak ezin izango du aldi berean bono bat baino gehiago eskuratu eta azkeneko bonoa erosi zuenetik hurrengoa erosi arte gutxienez astebete igaro beharko da.

Aurreikusitako epea: Berehala
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

Dokumentazioaren administrazio azterketa, HAZak egingo du.

  • Espedientearen irekiera, HAZak egingo du.
  • HAZak emandako zuzenketa eskaria.
  • Auzotaxi txartela eman

Dagokion sailera bidali: Zerbitzuak

  • Bonuak eskuratzeko: Diruzaintza

Ebazpena

Webgunean argitaratu

Alkatetza
Arlo Teknikoa - Obrak eta zerbitzuak

Auzotaxi zerbitzua astelehenetik ostiralera eskainiko da goizeko zazpi eta erdietatik (07:30) arratsaldeko zazpiak arte (19:00) urte osoan zehar, abuztuan izan ezik. Jai-egunetan ez da zerbitzurik emango.  

Bidaiak erreserbatzeko taxien telefonogunera deitu daiteke (94 673 11 77) edota zuzenean taxilariekin harremanetan jar daiteke.

-Zerbitzua erabiltzaileak eskatu beharko du bezperako arratsaldeko zazpiak (19:00) baino lehen. Aldez aurretik abisatu gabe ere zerbitzua eska daiteke baina kasu honetan, adjudikaziodunak ahal izan behar du. Ondorioz, aldez aurretik abisatu gabe zerbitzua eskatzen denean, ezin da zerbitzu hori bermatu.

-Eremu berdineko erabiltzaile bat baino gehiagok zerbitzua eskatzen dutenean, ibilgailua partekatu ahal izango da. Partekatzeari dagokionez, ibilgailuak baimenduta dituen jesarleku kopurua izango da muga. Ibilgailuaren jesarleku guztiak bete beharko dira ibilbide eta ordutegi bera duten zerbitzuak eskatzen direnean.

Zerbitzua zolatuta dauden bideetan eskainiko da.

Bono-taxiak bakoitzarenak eta besterezinak dira. Erabiltzaileak ezin izango du bonorik eskuratu Udalarekin zorrik izanez gero.

Bonu bakoitzak bidaia baterako balio du eta taxilariak jasoko du aurkeztu eta ordaindu dakion.

Urte horretan eskuratutako bonuek abenduaren 31ra arte balioko dute eta ez badira erabili, ezin izango dira itzuli.

Informazio gehiago

www.amorebieta-etxano.eus

Laguntzak 10 joan-etorrirako bonua erosterakoan emango dira. Dirulaguntza eman arren, taxilariak gero justifikatu egin beharko du eta 2. puntuan adierazitako aurrekontu mugak kontuan izango dira.