Azken eguneraketa: 2018-10-19 11:03:22

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0112

Enpleguaren sustapenerako laguntzak (Kontratazioa eta Autoenplegua)

(Euskaraz) El área de empleo y promoción económica de Amorebieta-Etxanoko Enplegu eta Ekonomiaren Sustapen sailak laguntza ekonomikoa eskaintzen die udalerrian laneko zentroak dituzten eta udalerriko langabetuak kontratatzen dituzten, aldi baterako kontratua mugagabe bilakatzen duten edo, laneko baldintzak hobetuz jardunaldia gutxienez %50 handitzen duten enpresei edo erakundeei. Halaber, laguntza ekonomikoak ematen zaizkie enpresa ekimen bat aurrera daramaten langabetuei.

  1. Lantokia Amorebieta-Etxanon duten enpresa edo erakundeak eta baita profesionalak, irabaz asmorik gabeko erakundeak eta enplegu zentroak, hauen xedea baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak laneratzea eta gizarteratzea baldin bada.
  2. Langabezian dauden Amorebieta-Etxanoko ekintzaileak eta udalerrian negozio-unitate berri bat ezartzen dutenak.

Pertsona edo erakunde onuradunek ondokoak bete behar dituzte:

  • Administrazio edota erakunde publikoen menpe EZ egotea, ezta haiekin sozietate loturarik izatea ere.
  • Diru-laguntza publikoak eskuratzeko eskubidetik salbuetsita EZ egotea 

A) Kontrataziorako edo lan baldintzak hobetzeko laguntzetarako:
1. Hasierako eskabidearekin batera eta onartua izan dadin 

a) Impreso de solicitud correctamente cumplimplementado
b) Enpresa edo erakunde onuradunaren IFKren kopia.
c) Enpresa eratu izanaren erregistroko datuak eta eratze-eskriturak, berezko izaera juridikoa duten erakundeen kasuan. Berezko izaera juridikorik ez duten sozietate zibilen kasuan, kontratu pribatua gehitu beharko da, Foru Ogasunak zigilatua.

d)  Tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak egunean izatea egiaztatzea.

e)  Oinarri hauen 4. puntuan eskatutakoak betetzen direla dioen zinpeko aitorpena, II. Eranskinean jasotako ereduaren arabera.

f)  Hirugarren interesdunaren bankuko datuei alta emateko fitxa, dagokion banketxeak zigilatua (III. Eranskina). 

g)  Egindako edo egingo den kontratazioaren datuak, Gizarte Segurantzaren kostua adieraziz. IV. Eranskina.

h)  Kontratatutako pertsonaren bizitza laborala. 

2. Eskaria aurkezterako unean, kontratazioa edota kontratu aldaketa eginda egonez gero, ondokoak erantsi beharko dira:

a) Kontratuaren iraupena eta lanaldia jasotzen dituen lan-kontratuaren edota aldaketaren kopia.

b) Kontratatu den pertsona Gizarte Segurantzan alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiriaren kopia.

c) Kontratatzen denaren NANren edota AIZren kopia.

d) Enplegu Zerbitzu Publikoak egindako agiria, kontratatutakoa langabezian egon dela ziurtatzen duena.

e) Kontratuaren subjektuak Diru Sarrerak Bermatzeko Legeak araututako diru- laguntzaren bat jasotzen badu, kontratatzen duen erakundeak egoera hori egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.

f)Kontratatutako pertsonaren bizitza laborala 

3. Eskaria aurkezteko unean, kontratazioa edota aldaketa egin gabe egonez gero, 2. puntuan adierazitako agiriak eta behin betiko IV. Eranskina kontratazioa burutu eta hilabete igaro baino lehen aurkeztu beharko dira.

4. Kontratazioa burutu izanaren egiaztagiria eta laguntza ordaintzeko eskariarekin batera, ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

a) V. Eranskina, sinatuta eta zigilatuta.

b)  Kontratatzen denaren lan-bizitzaren agiria, diru-laguntza eskatzen den eperako enpresan lanean aritu dela egiaztatzen duena.

c)  Erakunde onuradunak tributu betebeharrak egunean dituela ziurtatzen duen egiaztagiria (eguneratua).

d)  Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eguneratutako egiaztagiria, betebeharrak egunean dituela ziurtatzen dituena.

e)  Enpresa edo erakundearen legezko ordezkariaren zinpeko aitorpena, kontratatutako pertsonarengatik Gizarte Segurantzari kuotetan ordaindutako zenbatekoa adieraziz. Lansari kontablearen eta diruz lagundutako epearen kostuen laburpen bat ere aurkeztu beharko da.

f)  Kontratatutako pertsonaren bizitza laborala. 

B) Enpresa edo negozio ekimen bat duten langabetuen autoenplegurako diru- laguntza eskariak:
1. Hasierako eskabidearekin batera eta onartua izan dadin:

a) Oinarri hauen I. Eranskina, beteta.

b)  Enpresaren IFKren kopia

c)  Enpresa eratu izanaren erregistroko datuak eta eratze-eskriturak, berezko izaera juridikoa duten erakundeen kasuan. Berezko izaera juridikorik ez duten sozietate zibilen kasuan, kontratu pribatua gehitu beharko da, Foru Ogasunak zigilatua.

d)  Tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak egunean izatea egiaztatzea.

e)  Oinarri hauen 4. puntuan eskatutakoak betetzen direla dioen zinpeko aitorpena, II. Eranskinean jasotako ereduaren arabera.

f)  Hirugarren interesdunaren bankuko datuei alta emateko fitxa, dagokion banketxeak zigilatua (III. Eranskina).

g)  Langabetuaren egungo egoeraren gaineko Lanbideren ziurtagiria.

h)  Aurreikusitako gastuen aurrekontua.

i)  Kontratatutako pertsonaren bizitza laborala. 

2. Zuriketarako, ondoko agiriak aurkeztu beharko ditu:

a) Erakunde onuradunak tributu betebeharrak egunean dituela ziurtatzen duen egiaztagiria (eguneratua).

b)  Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eguneratutako egiaztagiria, betebeharrak egunean dituela ziurtatzen dituena.

c)  Sortutako gastuen faktura/egiaztagiri originalak (Gizarte Segurantza, material teknikoa)

d) Kontratatutako pertsonaren bizitza laborala.

Oso-osorik bete gabe dauden eskariak edota beharrezko agiriak eransten ez dituztenak, ez dira onartuko. Eskaria onartu ondoren, akatsen bat dagoela edota zerbait falta dela ikusten bada, pertsona edo erakundeari eskatuko zaio akatsa zuzendu edota beharrezko agiriak aurkez ditzala hamar eguneko epean. Horrela egingo ez balu, eskariari uko egiten diola ulertuko da eta Amorebieta-Etxanoko Udalak eskari honi buruzko berariazko ebazpena eman beharko luke eta baita jakinarazi ere.

    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30

Zerbitzu hau doakoa da interesatutako pertsona, enpresa eta erakundeentzat.

Aurreikusitako epea: 3 hilabete
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

Dokumentazioaren administrazio azterketa, HAZak egingo du.

  • HAZk emandako zuzentzeko eskaria (10 egun)

Dagokion sailera bidali

  • Espedientea teknikaren eta administrazioaren ikuspegitik aztertu .
  • Instantzia teknikoari zuzentzeko eskatu.

Ebazpena.

Jakinarazpena.

Ordainketa, hala badagokio.

Argitalpena.

Alkatetza
Enplegu eta ekonomia sustapena - Enplegu eta ekonomi sustapena

Kontrataziorako laguntzen kasuan, laguntzen justifikazioa aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da gehienez, ebazpen bitartez diruz lagundutako kontratazio epealdia amaitu edo gizarte segurantzako kuotatan ezarritako gehieneko diru-laguntza kopurura heldu ondoren.

Negozio unitate berrien kasuan, laguntzen justifikazioa aurkezteko epea sei hilabete arte luzatu ahal izango da, eskaria aurkezteko epea amaitu denetik.

Informazio gehiago

Enplegu bulegoan: Zuzenean joanda, San Migel kalea, 3

Telefonoz 94 630 00 02 zenbakian eta www.amorebieta-etxano.eus udal webgunean.