Azken eguneraketa: 2018-10-01 14:31:54

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0119

Telelaguntza zerbitzua

Erabiltzailearen etxebizitzako telefono lineara konekatatutako gailu xumea da, eta egunean 24 orduz etengabeko arreta izateko aukera eskaintzen du, urteko egun guztietan. Hau eskaintzen du:

  • Telefono bidezko berehalako laguntza hainbat motatako deien aurrean: angustia, bakardadea, erorketak, etab.
  • Baliabideak mugiaraztea osasun, etxebizitza edo gizarte alorreko larrialdi egoeren aurrean.
  • Etengabeko jarraipena arreta zentrotik, aldizkako telefono deien bitartez.
  • Agenda, erabiltzaileari botikei, kudeaketei… buruzko datu garrantzitsuak gogorarazteko.

Interesatutako edozeinek edo bere lege ordezkariak.

Interesatutako pertsonak bete beharrekoak:

  • Mendekotasun edo mendekotasunerako arrisku egoeran dauden 65 urtetik gorako pertsonak.
  • Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonak.
  • Ezintasun fisikoa, sentsoriala edo intelektuala edo buruko gaixotasuna duten eta aitortutako mendekotasun egoeran dauden pertsonak.
  • Aipatutako balizkoetako batean ere ez egon arren, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan emandako txostenean telelaguntza zerbitzuaren bitartez bidera daitekeen arreta behar duten pertsonak.
  • Eskatzailearen NAN
  • Talde erroldatze ziurtagiria (Udalak ofizioz emango du)
  • Mendekotasunaren ebaluazioaren ebazpena, hala dagokionean
  • Gizarte-txostena, hala dagokionean.
  • Bankuko libretaren fotokopia (kontu korronte zenbakiarena)
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Udaletxeko posta arrunta
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

4 Euro hilean. Agindua, 2011ko ekainaren 30ekoa

(diru-sarreren arabera, doakoa ere izan daiteke)

Aurreikusitako epea: Aste 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa
  1. Eskaria eta dokumentazioa jaso eta egiaztatu.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesatuari kopia eman.
  3. Gizarte Langilarekin hitzordua, gizarte-txostena beharrezkoa bada.
  4. Espedientea Eusko Jaurlaritzara bidali, ebazpenerako.
Eusko Jaurlaritza
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak