Azken eguneraketa: 2018-10-08 10:49:18

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0120

Familia ugariaren titulua

Familia ugariaren titulu eskaria da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak emandako txartel bat edukitzeko eskubidea ematen du. Bost urtetik gorako familiako kide guztiek txartela postaz jasoko dute, eta tituluaren ordez erabili ahal izango da Euskadin. Tituluari berari lotetsitako egiaztapeneko agiria da, eta helburua, Familia Ugarientzako dauden abantailen erabilera erraztea da. 

Hiru seme-alaba edo gehiago dituzten guraso batek edo bik osatutako familiak, seme-alaba horiek bienak izan ala ez, edo bi seme-alaba dituztenak, horietako batek, gutxienez, urritasuna duen pertsona izaera aitortuta badu.

Halaber, bi seme-alaba dituztenak, gurasoek urritasuna dutenean edo horietako batek, gutxienez, %65eko edo hortik gorako urritasun maila duenean. 

Familia liburua eta hori daukaten familiako kide guztien Nortasun Agiri Nazionala.

Egoera bereziak egiaztatzeko beharrezkoak diren ziurtagiriak.

Errolda ziurtagiria

Banaketa edo dibortzioa egonez gero, Hitzarmen Erregulatzailea, hala denean, eta dagokion epaia, seme-alaben zaintza egiaztatu ahal izateko. 

Beste nazionalitate batzuk dituzten eskatzaileentzat:

Aipatutako guztiaz gain, Europar Batasuneko eta Europako Espazioari buruzko Akordioko (Islandia, Norvegia eta Liechtenstein) kide diren herrialdeetakoak badira, bizileku txartela. 

Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetakoak badira:

  • Bizitzeko baimena
  • Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Udaletxeko posta arrunta
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: Aste 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
  1. Eskaria eta dokumentazioa jaso eta egiaztatu 
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesatuari eman
  3. Espedientea Bizkaiko Foru Aldundira bidali, ebazpenerako.
Bizkaiko Foru Aldundia
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak