Azken eguneraketa: 2017-12-11 13:08:07

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0122

Datu pertsonalen aurka agertzeko, zuzentzeko edo baliogabetzeko eskari orokorra

Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Lege Organikoan (LOPD) herritarrei aitortzen zaizkien eskubideak dira, euren datuei buruz egiten den erabilerak eurak kontrola dezaten.

Aurka agertzeko eskubideak datuen tratamendua gauzatzea saihesten du, edo horri uztera behartzen du, tratamendurako baimena beharrezkoa ez denean, legezko eta oinarritutako zergati bat dagoenean, hori justifikatzen duen egoera pertsonal zehatzari buruzkoa, Lege batek ez badu kontrakoa agintzen.

Zuzentzeko eskubideak, datu pertsonalak aldatzeko aukera ematen du, datu horiek zuzenak ez direnean edo osorik ez daudenean.

Baliogabetzeko eskubidearen bitartez, datu pertsonalak ezabatu egingo dira desegokiak edo gehiegizkoak direnean.

Pertsona fisikoek edo horien lege ordezkariek.

Solicitud del derecho de oposición, rectificación o cancelación de datos personales. (Eskabide orri orokorra)

DNI, pasaporte o documento de identidad que los sustituya.

  • Aurka agertzeko eskubidea: Eskatzaileak, aurka agertzeko eskubidea gauzatzeko duen helburua azaltzen (edo egiaztatzen) duen dokumentazioa, tratamendurako bere baimena beharrezkoa ez den fitxategietan agertzen denean, legezko eta oinarritutako zergati bat dagoenean, datuen tratamendu eza justifikatzen duen egoera pertsonal zehatzari buruzkoa, Lege batek ez badu kontrakoa agintzen.
  • Zuzentzeko eskubidea: Eskaria justifikatzen duen dokumentazioa.
  • Baliogabetzeko eskubidea: Eskaria justifikatzen duen dokumentazioa. Eskatutako baliogabetzea poliziaren fitxategiekin erlazionatuta badago:
    • Absoluzioa/lagespen askea edo behin behinekoa ematen duen ebazpen judizialaren lekukotza-kopia edo kopia konpultsatua, ebazpen horren irmotasuna baieztatuz.
    • Zigorra dagoenean, ebazpen judizialaren ziurtagiria, lekukotza-kopia edo kopia konpultsatua, ebazpen horren irmotasuna baieztatuz. Balizko horretan, zigor aurrekariei buruzko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralaren Ziurtagiri eguneratua ere aurkeztu beharko da
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: Aste 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 10 egun
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

1. Eskaria eta dokumentazioa erregistratu.

2. Aurka agertze edo baliogabetze kasuetan, izaera pertsonaleko informazioa beste norbaiti laga bazaio, erakunde arduradunak lagapena jaso duen erakundeari jakinarazi beharko dio, hamar eguneko epean hark ere baliogabetu ditzan, epe berean.  

3. Ebatzi eta jakinarazi.

Zerbitzu Orokorrak - Idazkaritza

Fitxategiaren arduradunak beti erantzun beharko du, eskatzailearen datuak bere ardurapeko fitxategian badaude edo ez badaude, posta elektronikoz edo beste baliabide elektroniko baten bitartez, edo eskatzailearen aukeraketaren arabera egokitzat har daitekeen beste edozein baliabide erabiliz.

Aurka agertze edo baliogabetze eskubidea onartuz gero, datuak blokeatu egingo dira, eta Administrazio Publikoen, Epaileen eta Epaitegien esku baino ez dira geratuko, tratamendutik sortutako erantzukizun posibleak landu ahal izateko, horien preskripzio epean (arauz edo kontratu bitartez ezarritako epean kontserbatu beharko dira helburu horrekin).

Aurka agertzeari ezezkoa ematen bazaio, horretarako arrazoia eman beharko da, eta eskatzaileari dagokion Datuen Babeserako Agentziaren tutoretza eskatzeko duen eskubidea jakinarazi.