Azken eguneraketa: 2018-10-17 10:43:22

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0129

Gizarte larrialdietarako laguntza

Izaera ekonomikoa eta diru-laguntzakoa duen prestazio ekonomikoa ez aldizkakoa da, ohiko edo ez ohiko gastu espezifikoei aurre egin ahal izateko behar adina baliabide ez duten pertsonei zuzendutakoa, gizarte arloko baztertze egoerak prebenitzeko, saihesteko edo murrizteko.

Interesatutako edozeinek edo bere lege ordezkariak.

Betebeharrak:

  • Amorebieta-Etxanon erroldatuta egotea eta bertan benetako bizilekua izetea eta EAEko edozein udalerritan erroldatuta egon izana eskaria aurkeztu aurreko 6 hilabeteetan gutxienez. 6 hilabeteko epealdi hori betetzen ez bada, EAEko edozein udalerritan erroldatuta egon izana 5 urtez jarraian eskaria aurkeztu aurreko 10 urteetan.
  • Eskaria aurkeztu aurreko urtebetean, gutxienez, bizikidetza unitatea eratuta izatea.
  • 18 urte beteta izatea
  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa baino 4 aldiz handiagoak izango diren baliabideak edo ondarea ez izatea.
  • Bizikidetza unitateko kide guztien Nortasun Agiri Nazionala, Pasaportea edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia.  
  • Familia liburua
  • Banaketa gertatuz gero, epai judiziala, hitzarmen erregulatzailea, elikagai pentsio eskaria edo epaia ez betetzearen ondorioz aurkeztutako erreklamazio judizialari buruzko abokatuaren ziurtagiria edo Adierazpen arduratsua.
  • Jatorrizko herrialdeko ondasunen ziurtagiria.
  • Bankuko agiria beteta.
  • Bankuko kontu guztien mugimenduak azken urtean.
  • Bankuko helbideratzea.
  • Alokairu, azpierrentamendu, ostatu emate/pupilatze, muturreko behar/hipotekaren kontratu eta horien ordainagiriak. 
  • Funtsezko beharren gastuak eta beste kontzeptu batzuk: Bi aurrekontu
  • Azken bost urteetako ondasun, errenta eta banku kontuei buruzko Foru Ogasunaren ziurtagiria – Telefono bidezko eskaria 901502000
  • Zerga Agentziak emandako hiri eta landa higiezinen ziurtagiria.
  • Ibilgailuen ziurtagiria.
  • Aktiboan dauden 16 urtetik gorako pertsona guztien lan bizitzari buruzko ziurtagiria.
  • 16 urtetik gorakoen matrikulazio ziurtagiria.
  • Servicio Público de Empleo Estatal (SEPE) izenekoaren ziurtagiria, prestazioak jasotzen dituzten ala ez argitzen duena, etxean bizi diren 16 urtetik gorako pertsona guztiei buruzkoa.
  • Etxebiden alokairuko etxebizitza eskatzaile gisa izena emanda egotearen agiriaren kopia.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: Berehala
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa
  1. Aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri eman
  2. Hitzordua Gizarte Ekintzarekin eta balorazioa: hilabete bat
  3. Eskaria eta dokumentazioa erregistratu, eskaneatu eta kopia eman interesatuari.
  4. Eskatutako laguntzak onetsi edo ez.
  5. Interesatutako pertsonei jakinarazi eta emandako zenbatekoak kontuan ordaindu.
Ongizate zinegotzi ordezkaria
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak

Eskaria egiten den lehen aldian: Hitzordua Gizarte Langilearekin