Azken eguneraketa: 2018-09-10 08:53:20

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0130

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei zuzendutako diru-laguntza

Genero indarkeriaren biktima diren emakumeei, erasotzailearengandik independizatzeko eta euren egoera egonkortzeko aukera emango dien biziraupenerako gutxieneko baliabideak lortzeko ematen den laguntza ekonomikoa da. 

  • Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan gutxienez 6 hilabete daramatzaten eta genero indarkeriaren biktima diren emakumeek, biktimaren aldeko babes neurriak erabakitzen dituen zigor epaia dutenak eskariaren egunean. Aipatutako babes agindu hori eman denetik ezin izango urtebete baino gehiago igarota egon.
  • Hileko zenbaketan, Indarrean dagoen diru-sarrerak bermatzeko errentaren %75 gaindituko duten errentak ez izatea.
  • Enplegua lortzeko zailtasun bereziak izatea. Hori Lanbidek - Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako txostenaren bitartez egiaztatuko da.
  • Diru-laguntza hori aurretik jaso ez izana, ez Euskadiko Autonomia Erkidegoan ezta Estatuko beste ezein erkidegotan ere.
  • Erasotzailearekin ez bizitzea.
  • Nortasun Agiri Nazionala, Pasaportea, Bizileku txartela.
  • Familia liburua.
  • Bankuko helbideratzea.
  • Diru-sarreren ziurtagiria (Nominak, DSBE-RGI, Pentsioak…)
  • Azken bost urteetako ondasun, errenta eta banku kontuei buruzko Foru Ogasunaren ziurtagiria – Telefono bidezko eskaria 901502000
  • Babes Agindua.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Udaletxeko posta arrunta
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.


Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa
  1. Eskaria eta dokumentazioa jaso eta egiaztatu.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta kopia eman interesatuari.
  3. Espedientea prestatu, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailera bidaltzeko.
Eusko Jaurlaritza
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak

Informazio gehigarria:hitzordua gizarte langilearekin