Azken eguneraketa: 2018-08-30 13:25:52

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0131

Gizarte inklusiorako laguntza

Gizarte edo/eta lan inklusio prozesu batetik sortutako oinarrizko beharrei eta gastuei aurre egitera zuzendutako prestazio ekonomikoa da. 

  • Interesatutako edozeinek edo bere lege ordezkariak.
  • 18 urte beteta izatea eta Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubiderik ez izatea.
  • Amorebieta-Etxanon erroldatuta egotea eta eskaria aurkeztu aurreko 30 hilabeteetan gutxienez Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan  erroldatuta egon izana egiaztatzea.
  • Eskaria aurkeztu aurreko 12 hilabeetan, gutxienez, bizikidetza unitatea eratuta izatea.
  • Behar adinako baliabiderik ez izatea. (Hileko diru-sarrerak, laguntza honen hileko zenbatekoa baino txikiagoak)
  • Banakako arreta/esku-hartze plana sinatuta izatea eta bere termino guztietan betetzen aritzea. 
  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta agortuta edo osorik edo parte batean etenda ez izatea.
  • Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda izatea.
  • Bizikidetza unitateko 14 urtetik gorako kide guztien Nortasun Agiri Nazionala, Pasaportea edo Bizileku txartela.
  • Dagokion familia liburua edo, hala denean, adingabeen zaintza egiaztatzen duten agiriak.
  • Alokairu, azpierrentamendu, pupilatze, muturreko beharraren ondoriozko harrera kontratuak eta, hala denean, hipoteka.
  • 16 urtetik gorako pertsona guztien lan bizitzari buruzko ziurtagiria.
  • Hileko diru-sarreren ziurtagiria (nomina, pentsioak)
  • 16 urtetik gorako pertsonen Estatuko Enplegu Publiko Zerbitzuaren Ziurtagiria.
  • Kontuen eta Bankuko tituluen egoerari buruzko bankuetako ziurtagiriak. Esteka.
  • Bankuko helbideratzea. Esteka.
  • Lanbiden enplegu eskatzaile gisa Alta emanda egotearen ziurtagiria.
  • Datuen babesa eta baimena. Esteka.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Telefonoz:
  • Udaletxeko telefono zenbakia
    94 630 0002
    Posta arrunta:
  • Udaletxeko posta arrunta
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.


Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa
  1. HItzordua Gizarte Langilearekin.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesatuari kopia eman.
  3. Espedientea izapidetu.
  4. Espedientea Bizkaiko Foru Aldundira bidali, ebazpenerako.
Bizkaiko Foru Aldundia
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak