Azken eguneraketa: 2018-09-10 08:54:30

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0133

Laguntza teknikoak (laguntza-produktuak) eta ingurune fisikoaren egokitzapena

Eskatzailearen autonomia hobetzeko balio dezakeen edozein alderdi teknikori buruzko orientazioa eskaintzen duen zerbitzu publikoa da, egokitasunari buruzko txosten teknikoa eginez eta urritasuna duten edo mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako laguntza-produktuak eskuratzera zuzendutako laguntza ekonomikoa izapidetuz. 

 

Eskaria egin aurreko 12 hilabeteetan Amorebieta-Etxanon erroldatuta egon diren eta gutxienez II. graduarekin baloratuta dagoen mendekotasun egoeran dauden edo, gutxienez %33ko urritasuna duten pertsonak. 

  • Nortasun Agiri Nazionala.
  • Mendekotasunaren edo urritasunaren balorazioa, ebazpen edo ziurtagiri hori ez badu Bizkaiko Foru Aldundiak eman.
  • Laguntza ekonomiko eskarirako hau ere erantsi beharko da:
  • Bankuko helbideratzearen agiria.
  • Beste entitate edo erakunderen batek xede berberarekin emandako beste diru-laguntza bati buruzko ebazpena.
  • Pertsonaren eta bizikidetza unitateko kide guztien diru-sarreren ziurtagiria (datu horiek Bizkaiko Foru Aldundiko datu basean ez badaude bakarrik).
  • Dagokion dokumentazio espezifikoa, laguntza-produktuaren arabera (ibilgailuaren egokitzapena, audifonoa…).
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Udaletxeko posta arrunta
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.

Aurreikusitako epea: Zehaztu gabe
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa
  1. Eskaria eta dokumentazioa jaso eta egiaztatu.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesatuari kopia eman.
  3. Espedientea Bizkaiko Foru Aldundira bidali.
Bizkaiko Foru Aldundia
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak