Azken eguneraketa: 2018-12-03 09:18:21

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0136

Gizarte ongizate fondoa

Aldizkako izaera duen prestazio ekonomikoa da, gizarte zerbitzuen osagarria, adin asko dutelako edo gaitasunik ez dutelako, lan mundura sartu ezin daitezkeen eta euren oinarrizko beharrei erantzuteko behar adina diru-sarrerarik ez daukaten pertsonentzat.

Ongizarte Funtsaren Pentsioaren onuradunak izan daitezke eskakizun hauk betetzen dituzten pertsonak:

Euskadiko Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egotea (bizitzeko baimena duten atzerritarrak, errefuxiatuak eta herrialderik gabeak barne hartzen dira).  

  • 65 urte beteta izatea edo, gaixotasunen bat izanez gero, 16 baino gehiago izatea, urritasun maila bat aitortuta izatea eta edozein lan egiteko gai ez izatea.
  • Oinarrizko beharrei erantzun ahal izateko diru-sarrerarik, norberarenak edo senideenak, ez izatea.

Diru-sarrerarik ez dagoela ulertzen da, norberaren onura esklusiborako, eta urte naturalaren barruan, pentsio horren laguntzaren urteko zenbatekoa baino diru-sarrera txikiagoak izatea, errenta, ordainketa, pentsio edo beste edozein diru-iturri kontuan izanda (eskatzailearen bizilekua den jabetzako etxebizitzaren balorazioa kanpo geratzen da).

Eskatzailea FAMILIA UNITATEA batean badago, untiate horren per capita errenta prestazio ekonomiko honen urteko zenbatekoa baino txikiagoa izango da. 

  • Eskatzailearen eta familia unitateko gainerako kideen (senar-emaztea, adingabeko edo lanerako gai ez diren adin nagusiko seme-alabak).  nortasuna egiaztatzen duen agiria (NAN edo Bizileku Baimena indarrean) 
  • Errolda ziurtagiri kolektiboa (ofizioz erantsiko da)
  • Familia liburua edo, horrelakorik egon ezean, zaintza edo tutoretza egiaztatzen duen agiria.  
  • Banaketa/dibortzio kasuan: banaketa/dibortzio epaia eta hitzarmen arautzailea
  • Senar-emaztearen heriotzaren ziurtagiria, hala denean.
  • Eskatzailearen diru-sarreren ziurtagiria eta, hala denean, bizikidetza unitatea osatzen duten 16 urtetik gorakoena.
  • Banku erakundeak sinatutako banku helbideratze inprimakia.
  • Datuen babesa eta baimena.
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Udaletxeko posta arrunta
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.


Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa
  1. Eskaria eta dokumentazioa jaso eta egiaztatu 
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesatuari kopia eman
  3. Espedientea Bizkaiko Foru Aldundira bidali, ebazpenerako.
Bizkaiko Foru Aldundia
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak